Edwin McMillan
Edwin Mattison McMillan (Redondo Beach, Kalifornia, 1907ko irailaren 18a - El Cerrito, Kalifornia, 1991ko irailaren 7a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.
Fisikako ikasketak bukatu ondoren, Kaliforniako unibertsitatean irakasle izan zen 1932tik aurrera. Neptunioa aurkitu zuen. 1945ean, beste ikerlari batzuekin batera, sinkrotroia asmatu zuen. 1951n Kimikako Nobel Saria eman zioten hari eta Glenn T. Seaborgi, elementu transuranido berriak aurkitu zituztelako. 1963an Bakearen Atomoak saria eman zioten.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.