Edukira joan

Eesti Televisioon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eesti Televisioon
Datuak
Motatelebista kanala
HerrialdeaEstonia
Agintea
KudeatzaileaEesti Rahvusringhääling
JabeaEesti Rahvusringhääling
Historia
Sorrera1955eko uztailaren 19a
webgune ofiziala

Eesti Televisioon (ETV; euskaraz: «Estoniar Telebista») Estoniako telebista-kate publikoa da, Eesti Rahvusringhäälingek (euskaraz: «Estoniako irrati-telebista») kudeatzen duena. Orotariko programazioa du: albistegiak, entretenimendua, fikzioa eta dokumentalak.

ETV 1955eko uztailaren 19an hasi zen bere emisio erregularrak ematen, Tallinna Televisioonistuudio (euskaraz: «Tallingo estudioa») bezala, eta 35 urte baino gehiagoz Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistan ikusgai zen kanal bakarra izan zen. Herrialdea 1991n independizatu zenean, estatu-telebista izatera pasa zen.

Estoniako irrati eta telebista publikoak bereizita aritu ziren 2007ko urtarrilaren 1era arte, orduan gobernuak bi enpresak irrati-difusio publikoko talde bakar batean bildu baitzituen, egungo ERR taldean.

ETVk zerbitzu publikoko betebeharrak betetzen ditu, eta herrialdeko kultura nazionala sustatu behar du, bai eta gutxiengoen erkidegoei estaldura eman ere. Jatorrizko edukiak estonieraz dira; atzerriko ekoizpenak, berriz, jatorrizko bertsioan ematen ditu, azpitituluekin.

2000. hamarkadatik lurreko telebista digitaleko bi kate tematiko ditu: ETV2 (2008, haurrentzako programak eta kirolak) eta ETV+ (2015, errusieraz).

ERRren aurrekontuaren % 85 estatuaren aurrekontu orokorraren ekarpenekin osatuta dago, eta gainerako %15a telebista komertzialei ezarritako zergarekin.[1] Trukean, ETVk debekatuta dauka publizitate komertziala ematea, aldaera guztietan.[1][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Riigikogu. Broadcasting Act. .
  2. (Ingelesez) EU Monitoring and Advocacy Program. (2005). Television across Europe: regulation, policy and independence, Estonia. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.