Edukira joan

Efektuaren tamaina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatistikan, efektuaren tamaina datu-multzoen arteko diferentziaren edo aldagai estatistikoen arteko erlazio estatistikoaren magnitudea da, hainbat estatistikoren bitartez neur daitekeena. Oro har, soilik lagin-aldakortasunaren eta lagin-tamainaren menpean dagoen adierazgarritasun kontzeptutik bereizten da, horrekin lotura izan arren; hain zuzen, zabalagotzat hartzen da efektuaren tamaina kontzeptua. Adibidez, badira efektu handiak, lagin-tamaina txikiekin izateagatik, estatistikoki adierazgarriak ez direnak, baina bai ordea substantiboki, interesgarriak izan daitezkeelako edo ikerketa zabalago baten beharra adieraz dezaketelako; halaber, badira efektu txikiak (mutil eta neska ikasleen arteko diferentzia oso txikiak) estatistikoki adierazgarriak direnak aldi berean, lagin-tamaina handiekin jaso direlako.[1][2][3][4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.