Egeskov gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Egeskov gaztelua
Egeskov Slot
Slot Egeskov 2.jpg
Egeskov gaztelua.
Egeskov gaztelua hemen kokatua: Danimarka
Egeskov gaztelua
Egeskov gaztelua
Egeskov gaztelua (Danimarka)
Kokapena
Herrialdea  DNK
Lurraldea Hegoaldeko Danimarka (Fionia)
Koordenatuak 55° 10′ 35″ N, 10° 29′ 22″ E / 55.176388888889°N,10.489444444444°E / 55.176388888889; 10.489444444444Koordenatuak: 55° 10′ 35″ N, 10° 29′ 22″ E / 55.176388888889°N,10.489444444444°E / 55.176388888889; 10.489444444444
Arkitektura
Garaia 1620

Egeskov gaztelua (danieraz Egeskov Slot) Danimarkako Fionia uhartearen hegoaldean kokaturiko berpizkundeko gaztelua da. Europan urez inguraturik dauden gazteluen artean hobekien kontserbaturik dagoena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1536. urteko Erreformak gerra zibila sortu zuela eta, Danimarkako jauntxoen beren jauregiak gotorleku gisa eraikitzeari ekin zioten. Egeskov gaztelua laku baten erdian jaso zuten eta bertara sartzeko aukera bakarra zubi altxagarria zen.

Gaztelua 1554. urtean egin zuen Frands Brockenhuus kondeak. Haritz basoa zegoen tokian eraikia izan zen, hortik bere izena, danieraz Egeskov "hariztia" baita.

Gazteluaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi eraikin luzek osatzen dute gaztelua, biak harresi sendoz elkarturik daudela, horrela lehen eraiki galdu arren bigarrenean borrokan jarraitu ahal izateko. Bi dorre zirkular ere baditu gazteluaren erpinetan, bertatik gaztelua hartzera zetozenei erasotzeko.

Gazteluaren ondoan badago Ladegården izeneko eraikin tradizional bat. Egurrezkoa da eta lastozko teilatua du. Gaur egun nekazaritzaren historiaren museoa da.

Gazteluaren ondoan 200.000 m²-ko parkea dago, hainbat lorategi desberdin dituena. Bereziki aipagarriak dira berpizkundeko lorategia bere iturriekin eta fuchsien lorategia, Europako handiena, 104 espezie fuchsia dituena. Parkean lau labirinto ere badaude.

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egeskov gaztelua Aldatu lotura Wikidatan