Edukira joan

Egin (egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egin» orritik birbideratua)
Egin
EGIN.png
Motainformazio orokorra
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania, euskara
Argitaratze lekuaHernani (Gipuzkoa)
Koloreakoloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen zituen
ArgitaletxeaOrain S.A.
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaegunero
Historia
IdeologiaEzkertiar eta abertzalea
SortzaileaAkziodun herritarrak
ZuzendariaJabier Salutregi (espetxean zuzendaria izateagatik)
Mariano Ferrer, lehen zuzendaria.
Mirentxu Purroy, zuzendaria 1978tik 1980ra.

Egin Euskal Herriko egunkari enblematikoa izan zen, 1977an lehenengo alea argitaratu zuena. Batez ere gaztelania erabiltzen zuen, baina euskara eta frantsesa ere bai. Hernanin inprimatzen zen eta Orain S.A. enpresa zen egunkariaren jabea. Egunkari ezkertiar eta abertzalea zen. Militantzia horrek arazo franko eragin zion hedabidearei: salaketak, miaketak, bahiketak, isunak eta, azkenean, 1998an, Baltasar Garzón epailearen aginduz, itxiera. Argumentu nagusia ETAren egituraren parte bat zela eta haren jarraibideak betetzen zituela izan zen. Egunkari horren itxiera Dena da ETAren lehen urratsa bilakatu zen. Egunkariarekin batera Egin Irratia itxi zuten.

1980ko hamarkadan, Euskal Rock Erradikalaren bultzatzaile nabarietako bat izan zen.

1978ko Sanferminak.

Eginen lehen zenbakia 1977ko irailaren 29an plazaratu zen. Jose Luis Elkoro hitzetan, sortzailetako bat, «bildu ginen hamar pertsona norberak 100 000 pezeta jartzeko: automobil-saltzaile bat, harakin bat, txurro-egile bat...». Gainera, beste 24 000 pertsonek beste kantitateak jarri zituzten.[1] Urteetan zehar, hainbat alderdi politikok ETAren zerbitzura egotea leporatu zioten,[2] eta horregatik baztertu zuten erakundeek ekonomikoki, itotzeko helburuarekin.[3]

Eginek hainbat eraso pairatu zituen bere sorreratik, bai Espainiako Estatuaren aldetik, eta baita inkontrolatuen aldetik ere. 1985ean, GALek Xabier Galdeano egunkariko erredaktorea hil zuen.

1998ko uztailaren 15ean, Baltasar Garzón epaileak Egin eta Egin Irratia ixteko agindua eman zuen, ETAk gidatutako erakunde-sare baten parte zirela leporatuta. Guztira 150 guardia zibilek hartu zuten parte operazioan. Geroago, akusazio hori ustela zela frogatu zen, baina hedabideok ez ziren berriz ireki.[4]

Egin itxi eta biharamunean Euskadi Información behin-behineko egunkaria kaleratzen hasi ziren, harik eta 1999ko urtarrilaren 30ean, Gara egunkaria sortu zen arte.[5]

Garzonek itxiera agindu zuenean, Egin-ek 52 311 ale saltzen zituen egunero, OJDren arabera, 210 langile zituen. Egoitza nagusia zuen Hernanin eta ordezkaritzak Gasteizen, Iruñean eta Bilbon.

Epaia Eginen alde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin itxi eta handik 11 urtera, 2009an, itxiera bidezkoa ez zela iritzi zion Espainiako Epaitegi Gorenak. Hala eta guztiz, jadanik Egineko langile zein zuzendaritza taldekoek gartzela zigor zein beste zigor mota gogorrak jasota zeuzkaten eta ez zieten dirurik edo besterik itzuli.[6]

AVT edo Terrorismoaren Aurkako Erakundeak gogor kritikatu zuen erabaki hori: erakunde horren iritziz, egunkariko langile zein enpresak ordainetan dirua edo zer edo zer eskatu ahalko zuten epaia ikusi eta berehala. AVTren beldurrak ezerezean geratu ziren. Izatez, Eginek edo bere langileek ordainetan ez zuten ezer jaso: horrez gain, beraien materiala hondatu, hautsi eta alferrik galdu egin zen. Itxi ondoren, beraien estudioetara sartzeko baimenik gabe egon ziren urteetan eta Espainiako gobernuaren menpe egondako material gehienak desagertu, apurtu edo galdu egin dira.[7]

Espainiako polizia nazional batek esandakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enrique Pamiée EAEko poliziaburuak zera esan zuen 2021ean idatzitako liburuaren hariraː «Gau hartan, Hernanik Normandiako lehorreratzea zirudien; [polizien zabalpen] izugarria zegoen eta Garzón Donostiara joana zen, operazioa eremutik bertatik zuzentzeko... Egunkariak erredakzioa, administrazioa eta errotatiba zeuzkan nabean sartzera gindoazen, eta, gainera, Egin irratia eta Orain SA argitaletxea ixtera gindoazen. Adrenalina gorenean zegoen eta, sartu ginenean, bertan zeudenak neutralizatzen hasi ginen [...] Agindua zen errotatibek ezin zutela funtzionatu, baina ez genekienez erabiltzen, kide batek burnizko barra bat hartu zuen eta kolpeka hasi zitzaion hortik zegoen panel bati…». «Egia esan, gozatu zen harekin»[8].

Itxieraren inguruko bitxikeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin itxi eta gutxira, orduko Espainiako lehendakari Jose María Aznarrek zera esan zuenː "Norbaitek pentsatu zuen Egin egunkaria ixtera ez ginela ausartuko, ezta?".[9] Eta zeharka Garzónen agindupean egindako itxiera, benetan bere agindupean egindako erabakia izan zela esan zuen. Urte horietan IUko buruzagi Julio Anguitak esaldi hori kontuan hartuta Aznarrek bere burua salatu zuela esan zuen eta itxieraren benetako agindua Espainiako Gobernuak eman zuela ziurtatu zuen.

2019an, egunkaria itxi eta handik 21 urtera, Gara egunkariak 3 milioi eurotik gora ordaindu behar izan zizkion Gizarte Segurantzari, Eginen zorragatik. Arrazoia zera zen, "enpresen arteko ondorengotza ideologikoa" izatea, Auzitegi Gorenekoa Baltasar Garzón epailearen iritziz.[10]

Dokumentu funtsa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko abenduan, Auzitegi Nazionalak onartu egin zuen Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzea dokumentu-funtsa, Hernaniko Eziago industrialdeko instalazio zaharrean oraindik zeuden kazetaritza-materiala eta argazki-artxiboa hondatzen jarrai ez zezan. Izan ere, hura zaintzeko izendatutako administratzaile judiziala ez zen eginkizun hori betetzen ari, eta eraikina oso kaltetuta zegoen.[11]

Egineko kazetari ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]