Edukira joan

Egin Eguna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egin Eguna
Izen ofizialaEgin Eguna
TokiaAltsasuko San Pedro
AntolatzaileaEgin egunkaria
Hasiera1982
Amaiera1998
Data
DataSarritan hilabete ezberdinetan. Igande batean.

Egin Eguna Egin egunkariaren alde urtean behin antolatutako jaiegun bat izan zen. Altsasuko San Pedroko zelaietan antolatzen zen eta Euskal Herriko Eginzaleak bertara joaten ziren Egini babesa erakusteko asmoz. Ospakizuna egiten den ariztia Altsasu eta Urdiain tartean dago.

1982ko irailan, lehen Egin Eguna ospatu zen Altsasun, eta hortik aurrera, urtero ospatuko zen[1]. Salbuespen moduan, 1996eko azaroarern 17an Bilboko Eraskusketa Azokan ospatu zen. Espainiako (eta baita Euskadiko) zenbait komunikabide garrantzitsuenen aldetik, Eginen aurkako mezuak gero eta nabariagoak ziren eta horri aurre egiteko, jaieguna tokiz aldatzea erabaki zuten[2]. Aurrekoari lotuta, 1996ko otsailaren 10ean "EGIN Txotx" ospatu zen Bilboko Etxebarria parkean antzeko arrazoiengatik[3].

2006tik 2008ra Dena da ETAko salaketa eta epaiketei aurre egiteko 18/98+ plataformak "Bat Egin Eguna" ospatu zuen leku berdinean[4][5][6]. 2009 eta 2010ean euri-jasa handien ondorioz, Lakuntzara leku aldatu zuten jaieguna[7][8].

Altsasuko zelai haietan 2024an GARA egunkariaren 25. urteurrenaren harira, ‘Egin eguna’ historiko haiek gogoan izan zituzten. ‘Harri Herri. Iraganetik etorkizunera’ lelopean antolatu ziren ekitaldien artean, GARAren omenez zizelkatu den harriaren inaugurazioa izan zen aipagarriena, sinbologiaz beteriko unea izan baitzen[9].

Gozategi musika taldeak 1992an Eginen aldeko abestia egin zuen, bertan "Egin Eguna" aipatuz[10][11].

« Egin da nire

betiko laguna,

Egin irratia etxean

entzuten duguna.

Guztiak ditut maite,

ni naiz euskalduna:

irrati, egunkari ta Egin eguna.

»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]