Egina (mitologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egina (mitologia)
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaAsopus (en) Itzuli
AmaMetope
Ezkontidea(k)Actor (en) Itzuli
Bikotekidea(k)Zeus
Seme-alabakEako, Menoetius (en) Itzuli eta Damocrateia (en) Itzuli

Greziar mitologian Egina (grezieraz Αίγινα) ninfa bat zen Asopo ozeanidaren eta Metoperen alaba. Bi seme behintzat izan zituen: Menezio Aktorrekin eta Eako Zeusekin. Biak bihurtuko ziren errege.

Menezio Opuseko erregea eta argonautetako bat izan zen. Honegatik Egina Patrokloren amona izan zen (Akilesen lagun mina).

Eako, Egina uharteko erregea, Poseidoni eta Apolori Troiako harresiak eraikitzen lagundu zielako da ezaguna. Honen bidez Egina Akilesen birramona izan zen, Peleoren semea zena eta hau Eakorena.

Bahiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esaten zenez Zeusek arrano itxura hartu eta Egina bahitu zuen, Enone edo Enopia izeneko Saroniko golkoko uharte batetara eramanez, ordutik aurrera bere izenaz ezagutua izan zena. Eginaren aita zen Asopok, Sisiforen bidez izan zuen bahiketaren berri, eta euren atzetik korrika joan zen, baina Zeusek bere tximistak jaurti zizkion, bere ibilbidera itzularaziz. Eginak Zeusen seme Eako erditu zuen azkenik, uharteko errege bihurtuko zena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]