Egiptorako ihesa
| Egiptorako ihesa | |
|---|---|
| Mota | ibilbide Bibliako istorio ihes egin gai artistiko ikonografikoa |
| Honen parte da | Gospel of Pseudo-Matthew (en) |
| Honetan oinarritua | Gospel of Pseudo-Matthew (en) Infancy Gospel of Thomas (en) Ebanjelioa Mateoren arabera Syriac Infancy Gospel (en) |
| Erlijioa | kristautasun |
| Kausa | Errugabeen sarraskia |
Egiptorako ihesa Mateoren ebanjelioan (Mt 2:13-15) agertzen den Jesusen bizitzaren gertakaria izan zen. Hiru parte nagusi bereiz daitezke: ihes egitea bera, Egiptorako ihesaldiko atsedena eta itzulera (askoz gutxiago irudikatzen dena). Itun Berriaren narrazio hau Familia Santuaren eta emigrazioak eta errepresio politikoak kaltetutakoen arteko identifikazio gisa interpretatu ohi da.[1][2]
Biblian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliak honela azaltzen du:
| « | Jakintsuek alde egin ondoren, Jaunaren aingerua agertu zitzaion ametsetan Joseri eta esan zion: «Jaiki, hartu haurra eta ama, eta zoaz ihesi Egiptora. Egon han nik esan arte, haurraren bila ibiliko baita Herodes, hilarazteko». Hartu zituen, beraz, Josek haurra eta ama gauez, eta Egiptora alde egin zuen. Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profetaren bidez esana bete zen: Egiptotik etortzeko dei egin nion neure semeari. |
» |
Itun Berriaren kontakizunak, oso laburra eta Mateoren ebanjelioan baino agertzen ez dena, Jainkoaren mezulari bat Josefi ametsetan nola agertzen zaion kontatzen du, eta Egiptora joateko agintzen dio, Ama Birjina eta Jesus Haurrarekin batera, Herodes erregea bera hiltzeko bila ari baitzen (errugabeen sarraskia). Josefek obeditu egiten du; eta denbora zehaztugabe baten buruan, Herodes hilda, antzeko moduan itzultzeko agintzen zaio. Ebanjelariak berak Itun Zaharreko profezia baten betetzea ikusten du pasartean: «Israel haur zela maite izan nuen eta Egiptotik ateratzeko dei egin nion neure semeari». (Os 11:1).
Ikonografian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristau ikonografian askotan landutako gaia izan da (ikusi Giottorena, Willem van Herpena edo Baionako katedralekoa.)

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) García Ferrer, Antonio Jesús. (2003ko uztaila/abendua). «Inmigrantes: vivencias, reflexión y experiencias. El extranjero que habita tu tierra» Corintios XIII (Revista de Teología y Pastoral de la caridad) (107-108: Desarrollo de los pueblos y caridad): 365-420..
- ↑ (Gaztelaniaz) López Vigil, José Ignacio; Vigil, María López. (1984). Un tal Jesús. Salamanca: Lóguez Ediciones ISBN 978-84-85334-34-6..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |