Artikulu hau abenduaren 25eko jaiari buruzkoa da; abendu eta urtarrileko jai-multzoa gaitzat duena Eguberriak izenburuko artikulua da. Neguko solstizioko mundu zabaleko jaiak gaitzat dituen artikulua hau da: Neguko solstizioko jaiak.
Eguberri eguneanJesukristoren jaiotza ospatzen da. Irudian, herrialde batzuetan ospakizun horietan ohikoa den jaiotza bat.
Eguberri hitzaren etimologiaegun berri da, eguna (argi orduak zehazki) pixkanaka laburtuz doan aldia amaitzearen eta geroztik luzatzen hastearen fenomenoari erreferentzia eginez.[ohar 1] Antzinako gizkientzat ospatu beharreko gertakizuna behar zuen izan eguzkiaren jetisieraren amaiera eta eguna luzatzearen hastea, naturarekin zuen bizimodu estua dela eta. Horrenbestez, jatorrian argiaren festa da Eguberria.
Jesukristoren jaiotza nabarmentzen duen egunaren izena Natibitatea da. Natibitatearen ospakizuna Maria sortzez garbiaren festarekin hasten da, abenduaren hasieran. Honetan aingeruak Jesusen ama izango zenari Izpiritu Santuaren eraginez haurdun geratuko zela jakinarazi zionekoa ospatzen da. Abendua, beraz adventus edo etortzekoa denaren itxaronaldia da. Ez da ezaguna Jesus Nazaretekoa abenduaren 24etik 25erako gauean jaio zela, antza denez udaberria edo uda behar zuen izan.[erreferentzia behar] Kristau Elizak kristauak ez ziren ospakizunak estaltzeko, antzinako erromatarrenSaturnaliak esaterako, finkatu zuen data horretan
↑Latitude handiko eremu geografikoetan gertatzen den fenomenoa da. Tropikoetatik at oso nabarmena da aldaketa hori; orduan eta nabariago, zenbat eta poloetatik hurbilago. Euskal Herrian eguzki argiaren iraupena 9 ordu izatetik 16 ordu izatera pasatzen da, solstizio batetik bestera.