Egun da Santimamiña
Jump to navigation
Jump to search
Egun da Santimamiña edo Egun da Santimamina Gabriel Arestiren poema bat da. Gabriel Arestiren poema izaki, egun herri-kanta bihurtu da eskubide osoz eta ohikoa da jaialdietan entzutea. Bertsolariek ere doinu hori erabili ohi dute koplatan aritzeko, leloa (Egun da Santimamiña...) koplarik koplarako tartean kantatuz.
Letra[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Egun da Santi Mamiña
- benetan egun samiña.
- Goiko zeruan gorde dezala
- luzaro neure arima.
- Esaten dizut egia
- hau ez da usategia
- erroi artean izan nitzaden
- benetan ausartegia.
- Itsas aldean izarra,
- hari begira lizarra;
- euskara salbo ikusi arte
- ez dut kenduko bizarra.
- Kantatu zuen oilarrak,
- argitzen dira belarrak;
- Ageda gure martiriari
- moztu zizkaten bularrak.
- Bularrak moztu zizkaten eta
- Euskalerriak diotsa,
- solomu luze dultzerik gabe
- eman zaidazu bihotza.
- Eman zaidazu bihotza eta
- ken berriz nahigabeak.
- Esan noiz garen izanen gure
- etorkizunen jabeak.