Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Egunkari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Artikulu hau egunero kaleratzen den argitalpenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Egunkari (argipena)».
Nazioarteko egunkariak salgai Kairon

Egunkaria, albistaria, egunerokoa, izparringia, berripapera, barripapera edo kazeta egunero kaleratzen den argitalpena da, bereziki albisteak ematen dituena.

Eguneroko berriak dakartzan aldizkakoa da. XIX. mendearen hasieran sortu ziren lehenengo egunkariak, orduan bete zirelako lehendabiziko aldiz egunkari bat sortzeko baldintzak. Batetik berri iturburuen iraunkortasuna, lehenengo agentziak sortu eta berriak igortzeko sistemak jarri zirenean: garraiobideak eta hasierako telegrafia sistemak. Orobat papergintza eta inprimaketarako sistemak ere hobetu egin ziren. Gaur egun, egunkariak hainbat sailetan banatuta egoten dira: kudeatzea, erredakzioa eta inprimaketa. Erredakzioa da kazetaritzari gehien dagokiona; bi sailetan banatzen da: erredakzioa bera, aldi berean alorka banatua, eta maketazioa, egunkariaren orrien banakera eta bertan berriak zein lekutan eta nola jarri erabakitzen duena.[1]

Munduko lehen kazeta, Relation aller Fürnemmen und gedenckwürdigen Historien, 1605ean argitaratu zuen lehen aldiz Johann Carolusek Estrasburgon.

Gaur egun, euskarazko bakarra Euskal Herri osoko mailan "Berria" da, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Egunero"ren ondorengoa dena 2003tik, Egunkaria itxi baitzuten. Eskualde mailan, "Hitza" egunkariak ditugu. Hala ere"Hernaniko Kronika" da astean zazpi egunez argitaratzen den paperezko egunkari bakarra.

Historiari begiratzen badiogu, Espainiar estatuan gerra zibil modura ezagutzen den garaian "Eguna" izeneko egunkaria sortu zuten EAJko edo haren oso inguruko idazle eta gudari batzuek, hala nola Augustin Zubikaraik, Lauaxetak, eta abarrek.

Euskal Herriko egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko prentsa»

Euskal Herri osokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurraldeetakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuetako egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doako egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 minutos20 minutesADNDirect SoirEl NervionMetroQue!

Europako beste egunkari batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako egunkariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Egunkari Aldatu lotura Wikidatan