Egur-bikor gorri
Egur-bikor gorria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Sordariomycetes |
Ordena | Hypocreales |
Familia | Nectriaceae |
Generoa | Nectria |
Espeziea | Nectria cinnabarina Fr., 1849 |
Egur-bikor gorria (Nectria cinnabarina) Nectriaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Globo forma antzeko fruktifikazioak garatzen dituen onddoa, bigunak, soropildutako 2 mm-ko diametrora iristen diren peritaezio-kolonia ugariz osatua; heltzean, hazteko erabiltzen duten adarren azala hausten dute. Kanpoko azalera zimurtsua da, gorri-zinabrio koloretik arre-gorrixkara doan kolorekoa, zenbat eta zaharragoa izan orduan eta ilunagoa, papilatua, ostiolo txikiekin. Peritezioen horma purpura kolorekoa bihurtzen da KOH erreaktiboarekin kontaktuan.[2]
Batzuetan forma konidiala agertzen da, inperfektua, Tubercularia vulgaris, 5 mm inguruko diametroko kolore arrosako pulbinuluak eratzen dituena eta peritezioak garatzen diren estroma eratzen duena.[3]
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hostozabalen adartxo hiletan, edozein motatakoetan, batzuetan parasito, baina ez aktibo.[4]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu osoan barreiatzen da, kontinente guztietan zehar, Antartikan izan ezik, eta habitat ugaritan garatzen da.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 334 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Asturnatura.
- ↑ (Gaztelaniaz) AsoJaen, Asociación Botánica y Micológica de Jaén.
- ↑ Nectria cinnabarina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Datuak: Q205117
- Multimedia: Nectria cinnabarina / Q205117