Egur-ziza aldakor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egur-ziza aldakorra
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaKuehneromyces
Espeziea Kuehneromyces mutabilis
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa sabeldua da
 
hankak eraztuna dauka
 
espora marroiak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Egur-ziza aldakorra (Kuehneromyces mutabilis) Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria. Sendagarria delako, landatu egiten da. Kontuz, ez nahastu Galerina marginata toxikoarekin.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbila, gero laua; titi txiki bat du; gainazal leuna eta higrofanoa du. Kolore kanela-arrea du, baina denbora hezean eta zahartzean argitu egiten da.

Orriak: Horixkak, zahartzean arre-kanela kolorera pasatzen dira. Adnatak eta estu.

Hanka: Kapelaren kolore berekoa eta oinarrian ilunagoa. Hasieran betea, gero barnehutsa; zilindrikoa, mintzezko eraztun iheskor batekin. Eraztunetik oinarriraino, zuntzezko orbantxo txiki batzuk ditu.

Haragia: Zurixka, biguna eta usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Kuehneromyces terminoa Robert Kühner-i (1904-1997) eskaini zitzaion, "myces" hitz grekoa gehituta. Mutabilis epitetoa latinetik dator, aldakor esan nahi duen "mutabilis" hitzetik. Hezetasuna aldatzean kolorea aldatzen duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jateko ona den bezala kontsideratuta dago.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armillaria mellea delakoarekin, baina erraz bereizten da, Kuehneromyces mutabilis espezieak eraztunaren azpia ezkatatsua duelako eta kapela leuna. Kontuz Hypholoma capnoides perretxikoarekin eta batez ere hilgarria den Galerina marginata espeziearekin.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udatik neguaren hasiera arte. Hostozabalen eta koniferoen enborretan ale askoko taldetan agertzen da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Afrika, Asiako iparraldea, Australia, Zeelanda Berria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 417 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 352 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 195 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 485 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]