Eguzki-lore labur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eguzki-lore labur
Carlina acanthifolia Saint-Guilhem-le-Déserten, Languedoc-Roussillon
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Asteridae
Ordena: Asterales
Familia: Asteraceae
Generoa: Carlina
Espeziea: Carlina acanthifolia
All.

Eguzki-lore labur (Carlina acanthifolia) landare loredunen espezie botaniko bat da, Asteraceae familiako Carlina generoko belarkara. Astalarra, basalarra edo kardalora izenak ere baditu. Eguzki-lorea 5 eta 30 zentimetro arteko altuera har dezake. 5 cm lore zuria izaten du. Abuztua eta urria artean loratzen dena. Mendian (1100 - 2400 m) bizi da.

Carlina acaulisek eguzki-lore luze du izena.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko mitologian eguzki-loreak ikur gisa garrantzi handia du. Bere itxurak eguzkia irudikatzen zuen, horregatik antzinako sineskeren arabera etxeak, baserriak eta bordak sorgin eta izpiritu edo izaki gaiztoez babesteko asmoz ateetan jartzeko ohitura zegoen, bestalde sorginkeria, aztikeria eta madarikazioen aurkako babeslea ere ba omen zen. Gaur egun oraindik baserri giroko leku askotan jarri ohi da. Sineskera horien arabera, eguzki-lorearen babes ahalmena San Joan eguneko goizaldean urte osoan baino indartsuagoa izan ohi zen.

Sineskera hau orokorrean Mendebaldeko Europako herrialde askotan jasotzen da: adibidez, Pirinio mendietako bi alboetan, Aragoin bai eta Alpeetako eskualdean ere, betiere sorgin eta izaki gaiztoen inguruko babesle gisa. Aragoin Cardo de bruixas edo Cardo machico deitu ohi zaio, Alpeetako zenbait lekutan Alpeetako eguzkia ere deitzen zaio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eguzki-lore labur Aldatu lotura Wikidatan