Eguzki Amandre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Eguzki Amandrea egunero bere ibilbidea egin ostean lurrera joaten den izakia da, Lurraren alaba baita.

Kristautasunak eraginda, Eguzkia edo Ekia Jaungoikoaren begia dela esaten da, eta Ilargia aurpegia.

Baserri atarietan eguzki-lorea (Eguzkiren lorea, alegia) jarri ohi da, Eguzkiren omenez. «Eguzki amandrea badoa bere amagana» esan ohi da ama-alaba lotura azaltzeko. Eguzkik tokian tokiko euskaran, beste izen batzuk ere hartzen ditu: eguski, iguzki, eguzku, ekhi, iki... Egunsentian, Eguzki azaltzen denean, iluntasuneko azti maltzur guztiak ezkutatu egiten dira. Esan ohi da Eguzki azaltzean hainbat jeinu eta laminek beren indarra galtzen duela.

Baserri eta txaboletako ateak ekialderantz gidaturik daude. Eguzki omentzeko, antzinako hilarrietan bera da sinbolo erabiliena. Udako solstizioan Eguzkiaren etorrera ospatzeko makila bat harkaitz bati joz laguntzen zaio irteten. Mondarrainen artzain batek lamina bati urrezko orrazia lapurtu eta ihesean abiatu zen, laminak artzainari heldu behar zion unean Eguzki altxatu zen eta laminak bere leizerantz abiatu behar izan zuen biraoka.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]