Eguzki eklipse
Eguzki eklipse batean ilargia Eguzkia eta Lurraren artean kokatzen da, itzala sortuz. Hau bakarrik ilargi berria dagoenean gerta daiteke.
Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Partziala: Ilargiak ez du guztiz estaltzen Eguzkia.
- Eraztun erakoa: Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatzen da baina bere diametroa ez da nahikoa estaltzeko, eta beraz, eraztun bat ikusten da. Hortik kanpo partziala izaten da.
- Totala: Munduko leku batetik Ilargiak guztiz estaltzen du Eguzkia. Hortik kanpo partziala da.