Ehiza-hegazkin balioaniztun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Royal Air Force-ko bi Panavia Tornado. Panavia Tornado ehiza-hegazkin balioaniztunaren adibidea da, eta "Ehiza-hegazkin balioaniztuna" terminoa erabiltzen hasi zen lehen hegazkina izan zen.

Ehiza-hegazkin balioaniztuna (ingelesez: multirole combat aircraft) hegazkin militar bat da, ehiza-hegazkinen misioetan eta aldi berean lurrari erasotzeko hegazkin bezala erabil daitekeena. Oro har, ehiza-hegazkin balioaniztunak aire-nagusitasunezko ehiza-hegazkinak baino arinagoak eta ahulagoak dira.