Ehun (biologia)
- Artikulu hau ehun biologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ehun (argipena)».

Nerbio-ehunaren ebaketa fina.
Ehun biologikoak zelula interkonektatuen multzoak dira, organismo batean antzeko funtzioa betetzen dutenak.
Ehunen azterketa eta ikasketari histologia deritzo eta, gaixotasun bati lotua badago, histopatologia.
Animalien ehunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Animalien gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude, giza gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek organo, egitura eta beste osagai guztiak osatzen dute.
- Epitelio ehuna: zelula geruzez osatutako ehunak dira, organoak estaltzen dituztenak azala eta hesteen barne estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta xurgatze funtzioa dute.
- Lotura-ehuna edo euste-ehuna: izenak berak dioenez, denari batera eusten dioten ehunak dira. Zientzialari batzuek odola lotura ehuntzat hartzen dute.
- Gihar-ehuna: giharrak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
- Nerbio-ehuna: garuna, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak osatzen dituzten zelulak dira.
Landare ehunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Landare ehun tipikoak honako multzo hauetan sailkatzen dira euren jatorri eta funtzioaren arabera:
- Ehun enbrionarioak edo meristemoak: meristemo primario eta sekundarioak.
- Ehun zehaztu edo helduak:
- Parenkimak
- Ehun babesleak
- Ehun mekanikoak edo euste ehunak
- Ehun eroaleak
- Jariatze-ehunak