Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Ehuneko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ehunekoa (Euskaltzaindiak ehuneko izena hobetsi duen arren, portzentaje ere deitua) proportzio bat edo zatiki bat adierazteko modua da, zatitzailetzat 100 zenbakia duena. Esate baterako, "% 60" (ehuneko 60) adierazpena 60/100 eta 0,6ren baliokidea da. Ehunekoak euskaran mugagabean emango dira, beste zenbakiak bezala. Perpaus batean:

  • Euskaldunon % 50...

Honako bi hauek baliokideak dira:

  • Euskaldunon 50/100ak...
  • Euskaldunon 0,5...

Ehuneko ikurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehuneko ikurra XV. mendean.
Ehuneko ikurra XVII. mendean.
Ehuneko ikurra XVIII. mendean.

Ehunekoak adieraztean zenbakiaren aurretik jartzen da ehunekoen ikurra ( % ). Euskaraz, munduko hizkuntza gehienetan ez bezala, ikurra zenbakiaren aurretik doa; hots, % 35 da adierazpen egokia euskaraz, eta ez 35 %. Ikur honek aldaketa ugari izan du urteak pasa ahala. Lehena 1425ean sortu zen, P cento testua argi eta garbi erakusten duena; 1650ean, bertsio laburragoa sortu zuten, eta XVIII. mendean hasi ziren gaur egungo ikur berbera erabiltzen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]