Edukira joan

Ehunmilak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ehunmiliak» orritik birbideratua)
Ehunmilak
Sorrera 2010
Tokia Gipuzkoa
Modalitatea ultra-trail
Distantzia 171 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria J. Dominguez-Ledo (5)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Nerea Martínez (3)
Euskal Herria Silvia Trigueros (3)
Errekorrak Gizonezkoak (2019):
22:21:54 Euskal Herria Jon Aizpuru
Emakumezkoak (2019):
27:41:47 Polonia Ewa Majer
Txapeldunak 2025:
Gizonezkoak:
Euskal Herria Ander Gerrikaetxebarria
Emakumezkoak:
Espainia María Victoria Soler
Webgunea www.ehunmilak.com


Ehunmilak, Gipuzkoako Goierri, Tolosaldea, Urola Garaia, Urola Erdia eta Debagoiena eskualdeetako mendiak zeharkatzen dituen ultra-trail mendi lasterketa bat da. 2010ean sortu zen, eta hasiera nahiz helmuga Beasain udalerriko plaza nagusian daude.

2025eko irailean antolatzaileek adierazi zuten 2026rako antolaketarik ez dela izango, antolaketarako erreleborik ez dagoelako.[1]

Lasterkariak ibilbide osoan dauden kontrol-gune bakoitzetik igarotzen dira, Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barna. Lasterketako punturik garaienak honakoak dira: Txindoki (1.346 m), Ganboa (1.402 m), Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izazpi (967 m) eta Hernio (1.075 m).

Ehunmilak lasterketaz gain beste bi ere jokatzen dira asteburu berean.

  • Goierriko Bi Haundiak: 90 kilometrotakoa da eta Ganboa eta Aizkorri mendiak igotzen dira.
  • Marimurumendi: maratoiaren luzera dauka. 2015 urtean izan zuen aurreneko ekitaldia.
Ehunmilak mendi-lasterketaren profila.

Ekaitzak 2018 eta 2025

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an lasterketa abiatu zen baina gauean ekaitz bortitzak izan ziren eta tximista arrisku handia zegoenez bertan behera gelditu zen proba[2]. Marimurumendi froga bakarrik burutu zen urte hartan.

2025ean ere aldaketak izan ziren ekaitz gogorren iragarpenagatik. Ehunmilen eta Goierriko Bi Handien lasterketen hasierak larunbatera atzeratu ziren eta ondorioz Ehunmilak 125 km-ko luzera izan zuen.[3]

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2010 Euskal Herria Imanol Aleson Orbegozo 25:14:18 Euskal Herria Nerea Martínez Urruzola 29:26:18
2011 Euskal Herria Javier Dominguez-Ledo 24:49:16 Euskal Herria Nerea Martínez Urruzola 28:00:56
2012 Euskal Herria Aitor Leal Irastorza 23:26:55 Espainia Xari Adrián Cano 30:55:11
2013 Euskal Herria Imanol Aleson Orbegozo 22:59:19 Euskal Herria Nerea Martínez Urruzola 28:07:47
2014 Euskal Herria Javier Dominguez-Ledo 23:29:10 Euskal Herria Silvia Trigueros Garrote 28:48:23
2015[4] Euskal Herria Imanol Aleson Orbegozo 24:11:29 Euskal Herria Jaione Sasieta Barrenetxea 32:27:54
2016[5] Euskal Herria Javier Dominguez-Ledo 23:22:37 Euskal Herria Silvia Trigueros Garrote 29:45:08
2017[6] Euskal Herria Javier Dominguez-Ledo 22:22:03 Euskal Herria Silvia Trigueros Garrote 28:45:17
2018[2] Bertan behera
2019[7] Euskal Herria Jon Aizpuru 22:21:54 (R) Polonia Ewa Majer 27:41:47 (R)
2020 Ezin izan zen lasterketa egin COVID 19ak sortutako pandemiaren ondorioz
2021 Ezin izan zen lasterketa egin COVID 19ak sortutako pandemiaren ondorioz
2022 Euskal Herria Javier Dominguez-Ledo[8] 23:04:06 Euskal Herria Elena Calvillo Arteaga[9] 28:53:28
2023 Espainia Jesus Bailo Berdor[10] 24:24:50 Euskal Herria Uxue Fraile[11] 29:19:43
2024 Espainia Fidel Fernandez Varela[12] 23:26:07 Espainia Chelo Velasco[13] 29:19:53
2025 Euskal Herria Ander Gerrikaetxebarria[14] 15:04:06 * Espainia María Victoria Soler[14] 21:52:13 *
  • 2025eko ibilbidea laburragoa izan zen.[3]

Goierriko Bi Haundiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunmilekin batera jokatzen den lasterketa da, haren luzeraren erdia duena, 88 kilometro hain zuzen ere.

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2010 Euskal Herria Xabier Larrion 13:39:05 Euskal Herria Elena Calvillo 15:36:48
2011 Euskal Herria Zigor Iturrieta 11:23:13 Euskal Herria Leire Ezpeleta 16:56:51
2012 Euskal Herria Javier Dominguez-Ledo 10:59:29 Euskal Herria Silvia Trigueros 13:50:59
2013 Euskal Herria Iñaki Catalan 11:05:07 Euskal Herria Silvia Trigueros 13:15:40
2014 Euskal Herria Pedro Etxeberria 10:41:29 Euskal Herria Aitziber Osinalde 13:25:09
2015 Euskal Herria Iokin Garai 10:13:50 Euskal Herria Silvia Trigueros 12:15:34
2016 Euskal Herria Daniel Agirre 10:09:47 Euskal Herria Leire Martinez 12:53:23
2017 Euskal Herria Daniel Agirre 10:17:12 Euskal Herria Aitziber Osinalde 13:02:28
2018[2] Bertan behera
2019 Euskal Herria Ion Azpiroz 10:01:51 Euskal Herria Uxue Fraile 12:11:21
2020 Ezin izan zen lasterketa egin COVID 19ak sortutako pandemiaren ondorioz
2021 Ezin izan zen lasterketa egin COVID 19ak sortutako pandemiaren ondorioz
2022 Euskal Herria Aritz Egea[15] 9:51:45 (R) Katalunia Gemma Barrabeig[16] 14:06:34
2023 Euskal Herria Ioseba Eskudero[17] 10:12:32 Euskal Herria Oihana Azkorbebeitia[18] 12:40:43
2024 Euskal Herria Ioseba Eskudero[19] 10:01:33 Euskal Herria Mayi Mujika[19] 12:00:40 (R)
2025 Euskal Herria Ander Iñarra[14] 10:42:43 Euskal Herria Olatz Azazeta[14] 12:13:34

Marimurumendi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehunmilekin eta Goierriko bi handiekin batera jokatzen den lasterketa da, denetan laburrena, maratoiaren luzera du, 42 kilometro pasatxo. 2015 urtean izan zuen aurreneko ekitaldia.

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2015 Euskal Herria Iker Zurutuza 3:41:36 Euskal Herria Itziar Andueza 4:37:23
2016 Euskal Herria Aritz Egea 3:31:30 Euskal Herria Andrea Garay 4:40:30
2017 Polonia Bartosz Gorczyca 3:39:19 Katalunia Ester Casajuana 4:27:22
2018 Katalunia Aleix Bautista 3:48:04 Katalunia Ingrid Ruiz 4:24:30
2019 Venezuela Samuel Davila 3:29:10 Euskal Herria Oihane Perez 4:13:03
2020 Ezin izan zen lasterketa egin COVID 19ak sortutako pandemiaren ondorioz
2021 Ezin izan zen lasterketa egin COVID 19ak sortutako pandemiaren ondorioz
2022 Euskal Herria Alvaro Ramos[20] 3:39:06 Euskal Herria Larraitz Aragon[21] 4:44:11
2023 Euskal Herria Unai Dorronsoro 3:42:48 Euskal Herria Irati Zubizarreta 4:23:08
2024 Venezuela Samuel Davila 3:39:09 Euskal Herria Ainhoa Intxausti 4:18:28 (R)
2025 Euskal Herria Asier Azkarate[22] 3:27:42 (R) Euskal Herria Ainhoa Intxausti[22] 4:23:50
  • 2022an ibilbide berria ezarri zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Itxaro. (2022-10-24). «ehunmilak XV. edizioa» ehunmilak UltraTrail - G2H - MMM (kontsulta data: 2025-10-03).
  2. a b c Berria.eus. «Ehunmiliak proba bertan behera utzi dute bart, ekaitzarengatik» Berria (kontsulta data: 2018-07-15).
  3. a b «Aldaketak Ehunmilak eta G2H mendi lasterketetan - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2025-07-12).
  4. «Aleson, EhunMilak mendi lasterketan garaile» https://maxixatzen.eus (kontsulta data: 2018-07-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Javi Domínguez logra el triplete en la Ehunmilak 2016» www.carreraspormontana.com (kontsulta data: 2018-07-15).
  6. (Gaztelaniaz) vamosacorrer.com. «Javi Domínguez y Silvia Trigueros siguen agrandando su leyenda en la Ehunmilak 2017» www.vamosacorrer.com (kontsulta data: 2018-07-15).
  7. Berria. «Jon Aizpuru beasaindarrak eta Ewa Majer poloniarrak irabazi dute Ehunmiliak proba, marka berria ezarrita» Berria (kontsulta data: 2019-07-14).
  8. «Javi Dominguezek irabazi du Ehunmilak lasterketa» Goierriko Hitza 2022-07-09 (kontsulta data: 2022-07-09).
  9. «Elena Calvillo Ehunmiletako podiumaren gorenean» Goierriko Hitza 2022-07-09 (kontsulta data: 2022-07-09).
  10. Gurrutxaga, Iñaki. (2023-07-08). «Jesus Bailo Berdor espainiarrak irabazi du Ehunmilak proba» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2023-07-08).
  11. Agirre, Loinaz. (2023-07-09). «Uxue Fraile irabazle Ehunmilak proba luzeenean» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2023-07-09).
  12. «Fidel Fernandez izan da bizkorrena Ehunmiliak lasterketan» Berria 2024-07-13 (kontsulta data: 2024-07-14).
  13. «Chelo Velasco espainiarrak irabazi du Ehunmiliak mendi lasterketa» Berria 2024-07-14 (kontsulta data: 2024-07-14).
  14. a b c d «Ander Gerrikaetxebarria eta Maria Victoria Soler garaile Ehunmiliak proban» Berria 2025-07-13 (kontsulta data: 2025-07-13).
  15. «Aritz Egeak, Goar Lopetegik eta Ioseba Eskuderok osatu dute G2Hko podiuma» Goierriko Hitza 2022-07-09 (kontsulta data: 2022-07-09).
  16. «Gemma Barrabeig izan da G2H lasterketako irabazlea emakumezkoen artean» Goierriko Hitza 2022-07-09 (kontsulta data: 2022-07-09).
  17. Gurrutxaga, Iñaki. (2023-07-08). «Ioseba Eskuderorentzat Goierriko Bi Handiak» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2023-07-08).
  18. Gurrutxaga, Iñaki. (2023-07-08). «Faboritoak ez du huts egin» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2023-07-08).
  19. a b Agirre, Loinaz. (2024-07-13). «Ioseba Eskudero eta Mayi Mujika goierritarrak garaile G2Han» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2024-07-14).
  20. «Alvaro Ramosek irabazi du Marimurumendi» Goierriko Hitza 2022-07-10 (kontsulta data: 2022-07-11).
  21. «Larraitz Aragon durangarra garaile Marimurumendin» Goierriko Hitza 2022-07-10 (kontsulta data: 2022-07-11).
  22. a b (Gaztelaniaz) oxigeno, mayayo. (2025-07-13). «EHUNMILAK 2025 RESULTADOS EHUNMILAK, G2H Y MARIMURUMENDI.» CARRERAS DE MONTAÑA, POR MAYAYO (kontsulta data: 2025-07-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]