Edukira joan

Eider Eibar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eider Eibar

Bizitza
JaiotzaZornotza, 1980 (45/46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Pompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakilustratzailea
Enplegatzailea(k)Berria
eidereibar.eus
Tabakalera: 92362

Eider Eibar Zugazabeitia (Zornotza, Bizkaia, 1980) ilustratzaile bizkaitarra ezaguna da batez ere Euskal Haur eta Gazte Literaturan egin duen lanagatik, liburu asko ilustratu baititu. Baina irudigintzaren beste zenbait esparrutan ere ibili da: animazioan, muralak margotzen, diseinuan... [1]

Ilustratzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berria egunkariko Mantangorri osagarrian ohiko lankidea da.

Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta animazio ikastaroak ere egin zituen Bartzelonan. Ikasketa hauek bukatu eta ondorengo lanak oso lotuak egon dira marrazkilaritza munduarekin. [2]

2001ean argitaratu zen berak ilustratutako lehen liburua: Hondartzako kioskoa/The ice cream stand (Ana Urkiza, Eider Eibar. Baigorri, 2001). Hurrengoa 2005ean kaleratu zuen Ibaizabal argitaletxeak (Izeko Mirenek lagun berria du, Goio Ramosena), baita beretzat oso esperientzia berezia izan zen Egizu lo hainbat egilek sortutako lotarako ipuinekin osatutako liburua. [1] Handik aurrera urtean liburu bat baino gehiago ilustratuz egin du lan, batez ere, Haur eta Gazte Literaturan.

2009an Eider Eibarrek eta Larraitz Zuzazok Dirudi enpresa sortu zuten; diseinu grafikoan, ilustrazioetan eta animazioan aritzen den enpresa bat hain zuzen ere. [1]

Lan esanguratsuak egin dituzte bertan, esaterako, horietako batzuk dira Berri Txarrak taldeak HARIA Tour 2012-2013 bira bukatu ostean zaleei eskainitako bideoaren grabaketa, edizioa eta postprodukzioa edota Gari abeslariaren "No Space No Time" abestiaren bideokliparen edizioa eta postprodukzioa. [3]

Beste proiektuetako bat Mosu Stickers izenekoa da, haurrentzako biniloak sortzean datzana. Helburua, haurtxoen gelako paretak beraien ilustrazioekin apaintzeko aukera izatea da. [4]

Gara egunkariarekin ere lan egin du Eider Eibarrek, Katixa katu botadunaren ipuinetako marrazkiak bereak baitira. Peru Magdalena idazleak eta Eider Eibarrek Juul saria eskuratu zuten lan harekin. Horrez gain, Munduko loreak mapa ere sortu zuen egunkariarekin batera banatu zena. [3] [5]

Eider Eibar Haur eta Gazte Literaturan eginiko ilustrazioengatik ezaguna den arren, 2015ean Barrukoa izeneko album mutua kaleratu zuen, publiko helduagoari zuzendua eta lehen aldiz bakarka eginikoa, ilustrazioak soilik dituen liburua. Album honen bitartez bidaia bat kontatu nahi izan du, irudi bakoitzak istorio bat izanik. Xehetasun handiz landutako ilustrazioak dira eta bakoitzak bere izaera propioa hartzen du. Euskal Idazleen Elkartean eginiko elkarrizketan(2015) azaldutako moduan hitzik gabe kontatutako lan honek indar handia eman dio Eibarri, aurrerapauso handia suposatu baitio bakarkako lan honek. [6]

Album mutu horretako ilustrazioekin erakusketa ere muntatu zuen Gasteizko Zuloa liburu-dendan. [7]

2025eko azaroak 29an Eider Eibar-ek "Igerlaria" liburua Durangoko Artekan aurkeztu zuen, liburua Miren Agur Meabek idatzia eta Eider-ek ilustratua. Liburuko protagonista Tita Llorens igerlari menorcarra da. [8]

2025eko abenduaren 5ean, Eider Eibar eta Iskander Sagarminagak, bere bikotekidea: Itsas erronka marraztua-ren aurkezpena egin zuten Durangoko Azokan eta Eider, Mati eta Zugarramurdiko misterioa sinatzen ere egon zen. [9]

Eider Eibar 2025eko abenduaren 5ean DAn

Ilustrazio teknika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berak dioenez hasieratik eduki du marrazteko grina, aske sentitzen delako eta bere pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko hizkuntza moduko bat dela pentsatzen duelako.[1]

Lehenengo, arkatzarekin nahi duena markatzen du eta geroago, irudia bera osatzen du, margotuz. Kolorearen aukeraketari dagokionez, umoreak eta egunak eragina dutela aipatzen du eta momentuan eroso sentiarazten duten koloreak hautatzen dituela ere badio.

Bere estiloa oso borobila, gozoa eta lasaia dela dute iritzi askok. Asko gustatzen zaio forma leunak egitea eta baita mugimendua islatzea ere. Pertsonaiak, espresioak eta formak asko lantzen ditu. Askotan, haurren azalean jartzen da eta haurrak bere irudia nola interpretatuko lukeen pentsatzen du. [1]

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna, maiatzak 21ean. (2016) Bilbo,(Bizkaia plaza). Publiko familiarra. Mural modular baten sorrera. [10].

Eider-ek bere bikotekide Iskander Sagarminagaren abenturan ere parte hartzen du eta Kokoroa deitu diote. 2025ean 3 erronka bete dituzte, Three crowns [Hiru koroi] izendapena lortu du igerian, hau da, Manhattan inguratu zuen 3 hibaietatik igerian (48 Kilometro 8 ordu baino gutxiagotan) eta Eiderrek pasatu ziren New York-eko 20 zubiak marrazten itxasontzi baten, handik Kaliforniara Katalina kanalako igeraldia egiten (35 km 12 ordu eta 17 minututan) eta Eider beti lez Iskanderri ordu erdiro likidoa ematen, eta Ipar Kanaleko igeraldian Irlandatik Eskoziara. Hau 2025eko abuztuan egin zen: 37 kilometro 10 ordu eta 28 min, igerian.

2026ko urtarrilaren 14an, Txiri Txiri Tabernan, Zornotza, aurkeztu zuten hitzaldi eta bideo oso interesgarriekin eta bertan hurrengo erronkak ere aurkeztu zuten Gibraltar eta Hawaii-ko igeraldiak 2026ko maiatzarako.

Eider-en lana abentura honetan, ilustrazioak egitea da, baita pegatinak, web orrirako bideoak eta ikasleen jarduerak ere.

Eider Eibar eta Iskander sagarminaga euren abentura azaltzen 2026ko urtarrilaren 14an

2026ko maiatzaren 8a, erronka oso gogorra lortu zuten, aurkako korrentearekin, haizea eta olatuakekin aurkitu ziren, ia 20 ordura heldu ziren, luze egin zen, gauez hasi eta gauez bukatu. Iskander igerian eta Eider laguntzen denbora guztien, likidoa, janaria ematen, elikatzen eta jarraipena egiten (sareak, marraztu, web orriak). Igerilaria historiako zortzigarrena izan da Hawaiiko Ka'iwi kanala igarotzen. Eiderren erronka handietako bat marraztea itxasontzian zen.

  • 2013 — Ilustratzailearen txokoa: Eider Eibar., Aiete Kultur Etxea , 2013ko otsailaren 5etik maiatzaren 12ra, Donostia[11]
  • 2015 — Eider Eibar Kipulala Lugaritz Kultur Etxea , 2015eko martxoaren 6tik apirila 24ra, Donostia[12]

Erakusketa honetan oinarritzen da XIV. Lugaritz Ikertze Ipuin Lehiaketa 2015

  • 2015 — Eider Eibar: Barrukoa kanpotik, 2015eko maiatzaren 25etik irailaren 5era, Zuloa Gasteiz
  • 2015 — Eider Eibar: Barrukoa kanpotik, 2015eko irailaren 12tik irailaren 30ra, Amorebieta [13]
  • 2015 - 2016 — Eider Eibar: Barrukoa kanpotik, 2015eko azaroaren 27tik 2016tik urtarrila arte, Durango
  • 2016 — Eider Eibar Kapulana bat zintzilik Miren Amurizarenkin, 2016ko urtarrilaren 22tik urtarrilaren 30ra,
Kartoizko kaja liburuaren azala (Elkar, 2016). Testua: Paddy Rekalde. Irudiak: Eider Eibar.
  • XXX. Lizardi Saria 2011,Zarauzko Udala. Ez dago argi, Idoia Etxeberriarekin lanagatik.
Maeiour bideojokoa
Sakontzeko, irakurri: «Eider Eibarren lanen zerrenda»

Asko dira Eider Eibarrek ilustratutako liburuak. Hauek dira azken urteetan argitaratu dituenak:

  • Maeiour bideojokoa Josu Cobelorekin elkarlanean (2022)[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 «La ilustradora Eider Eibar comparte su universo creativo» ETB.
  2. ↑ «Eider Eibar Zugazabeitia» www.galtzagorri.eus (kontsulta data: 2022-06-06).
  3. 1 2 «Herritarrak: Eider Eibar» Gaur8.
  4. ↑ (Gaztelaniaz) «Larraitz y Eider, creadoras de Mosu stickers» ETB.
  5. ↑ «Mapa handietan kabitzen ez diren haur txikiek eta herri txikiek kontatutako mundua» Gaur8.
  6. ↑ «Eider Eibarrek “Barrukoa” liburua aurkeztuko du gaur Gasteizen» Hitzen Uberan.
  7. ↑ (Gaztelaniaz) «Eider Eibar despliega en Zuloa la muestra ‘Barrukoa kanpotik’» Noticias de Álava.[Betiko hautsitako esteka]
  8. ↑ «"Digitala teknika bat gehiago da niretzat, eskuz marrazteagaz bateragarria" - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2025-12-13).
  9. ↑ «[ARGAZKI GALERIA: Hasi da kulturaren jaialdia - Durango»] Anboto.org (kontsulta data: 2025-12-13).
  10. ↑ (Gaztelaniaz) «Día Internacional de la Diversidad Cultural. Taller en familia» Elkar,44. zkia (uda 2016, 13 orr.) (kontsulta data: 2016/08/09).
  11. ↑ «Ilustratzailearen Txokoa ekimenak jarraipena izango du Eider Eibar eta» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2022-06-06).
  12. ↑ «Eider Eibar: "Bizitzari lotutako bidaia bat dago liburuan, eta oso autobiografikoa da" - Durangaldea» Anboto.org (kontsulta data: 2022-06-06).
  13. ↑ Hilero. (2015-09-11). «“BARRUKOA KANPOTIK” (12-09/30-09) EIDER EIBAR» www.amorebieta.com (kontsulta data: 2022-06-06).
  14. ↑ «Eider Eibar marrazkilaria : Barrukoa» EITB (2015/10/23).
  15. ↑ Galdakao. (2024-10-25). «Eider Eibar ilustratzaileak 'Kokoak' liburua argitaratu du» BINKE (kontsulta data: 2024-11-06).
  16. ↑ «“Bideojokoan euskarak grafikoki pisu handiagoa izatea gura izan dugu" - Durango» Anboto.org (kontsulta data: 2023-01-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]