Eider Rodriguez

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Eider Rodríguez» orritik birbideratua)

Eider Rodriguez

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaErrenteria1977ko maiatzaren 18a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Inguma: eider-rodriguez-martin Literaturaren Zubitegia: 660

Eider Rodriguez Martin (Errenteria, Gipuzkoa, 1977ko maiatzaren 18a) euskal idazlea da. Publizitate eta Zinema ikasketak egin zituen. Kazetari lanetan ibili da artikulu ezberdinak argitaratuz, besteak beste, The Balde, Oarsoaldeko Hitza, eta Hitzak eta ideiak aldizkari eta egunkarietan. Editore eta gidoilari lanetan ibili izan zen eta gaur egun irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.[1][2]

Bereziki ipuingintzan nabarmendu da, 2004an Eta handik gutxira gaur kaleratu zuen eta ordudanik beste hiru liburu argitaratu ditu: Haragia (2007), Katu jendea (2010) eta Bihotz handiegia (2017).[3] Katu jendea ipuin liburuak XI. Igartza saria irabazi zuen (2008).

2021ean lehen eleberria argitaratu zuen, Eraikuntzarako materiala, Susa argitaletxearen eskutik.

Literatur sorkuntzaz gain itzulpenak egiten ditu eta ipuin liburuak gaztelaniara itzuli ditu: Y poco después ahora (2007), Carne (2008), Un montón de gatos (2012) eta Ortigas: antología de relatos (2013). 2012an EIZIE eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin[4] Katu jendearen bost itzulpen egin ziren: gaztelania, euskaratik frantsesera, gaztelaniatik frantsesera, nederlanderara eta alemanera.[5]

Komiki gidoigintza lanak ere egin ditu, Xabiroi aldizkarirako istorio laburrak sortuz zenbait marrazkilarirekin lankidetzan. Julen Ribas marrazkilariarekin sortutako Santa Familia komiki albuma argitaratu zuen Ikastolen Elkarteak 2017ko urrian.

2018an bi Euskadi Sari jaso zituen: bata, Euskarazko Literatura kategorian, Bihotz handiegia lanagatik[6], eta bestea, Haur eta Gazte Literaturarenean, Santa Familia lanagatik (Julen Ribasekin sortua)[7].

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nikoleta eta gaua, Arrate Rodriguezen marrazkiekin (2008, Elkar)

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsasoa da bide bakarra : Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat (2014, Utriusque Vasconiae)
  • Idazleen gorputzak (2019, Susa)[13]

Gutun liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eider Rodriguez & Belén Gopegui' (2016, Erein)

Komikiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Tabakalera.Eider Rodriguez. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).
  2. «Eider Rodriguez eta Santos Zunzunegui UPV/EHUko irakasleak, 2018ko Euskadi sariak - Info» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2018-10-05).
  3. Berria. Ipuin liburu berria kaleratu du Eider Rodriguezek: 'Bihotz handiegia'. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).
  4. EIZIE. Eider Rodriguezen Katu jendea, 5 hizkuntzatan. EIZIE. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Etxepare Euskal Institutua. Eider Rodriguez: Katu jendea, Gatos, Tant de chats, Katzenmenschen, Chats. (Noiz kontsultatua: 2017.11.18).[Betiko hautsitako esteka]
  6. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-10-01). «Eider Rodriguez, Yolanda Mosquera eta Santos Zunzunegui, Euskadi Literatura sariak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  7. «Euskadi Saria 'Santa Familia' komiki albumari | Ikastolen Elkartea» ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-30).
  8. Rodriguez, Eider. (2004). «Susa literatura - Eta handik gutxira gaur» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  9. Rodriguez, Eider. (2007). «Susa literatura - Haragia» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  10. Rodriguez, Eider. (2010). KATU JENDEA | Elkar Argitaletxea. (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  11. Rodriguez, Eider. (2017). «Susa literatura - Bihotz handiegia» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  12. Rodriguez, Eider. (2021). «Susa literatura - Eraikuntzarako materiala» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  13. Rodriguez, Eider. (2019). «Susa literatura - Idazleen gorputzak» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  14. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina) 57 orr.
  15. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-11-25). «Ama hegodun baten askapenerako bidaia dakar ‘Oilasko hegalak’ albumak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  16. (Gaztelaniaz) Oilasko hegalak. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  17. Abaroa, Aitor. (2023-11-09). «Eider Rodriguezen 'Katu jendea' egitasmoak irabazi du Igartza saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  18. «Igartza Saria Winners» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-09).
  19. Erostarbe Leunda, Gorka. (2018-04-18). «Eider Rodriguezek irabazi du Zilarrezko Euskadi saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-18).
  20. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Eider Rodríguez eta Vivian Gornick, Zilarrezko Euskadi sarien irabazleak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
  21. Berria.eus. «Rodriguezen 'Bihotz handiegia'-k irabazi du Zilarrezko Euskadi saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).
  22. (Gaztelaniaz) «Liburudendek "indiferente"uzten ez duen Eider Rodriguezen azken nobela saritu dute. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2018-04-19).[Betiko hautsitako esteka]
  23. Berria.eus. «Eider Rodriguezek irabazi du Euskadi literatura saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  24. «Eider Rodriguez, Yolanda Mosquera eta Santos Zunzunegui dira aurtengo Euskadi Literatura Sarien lehendabiziko hiru irabazleak» Eusko Jaurlaritza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-01).
  25. Berria.eus. «Eider Rodriguezentzat haur eta gazte literaturako Euskadi saria ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-17).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]