Eider Rubio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eider Rubio
Bizitza
JaiotzaDonostia1977ko maiatzaren 7a (46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

Eider Rubio Ponce (Donostia, 1977ko maiatzaren 7a) Euskal Herriko eskubaloi jokalari erretiratua da. Bere ohiko posizioa erdikoa zen, nahiz eta hegal postuan jokatu ahal zuen ere. 168 cm-ko garaiera dauka eta 64 kiloko pisua. Gaur egun Bera Berako bigarren entrenatzailea da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere estreinako taldea Corteblanco Bidebieta (gaur egun Akaba Bera Bera izena duelarik), izan zen. Lehen mailako talde honekin Ohorezko Mailara igo zen.

2001. urtean Gipuzkoako taldea utzi eta Kantabriako Marina Park Sagardia taldean fitxatu zuen, Lehen Mailako eskubaloi taldea.

Handik Sabadellgo Arrahona taldera joan zen eta geroxeago Mar Astroc Sagunto kirol taldera, biak Ohorezko Mailakoak.

Orsan Elda Prestigio taldean denboraldi bakarra egon zen, 2006-2007, beti ere Ohorezko Mailan.

2007an berriz itzuli zen bere lehen taldera, hots, Akaba Bera Bera taldera, bi urteko kontratuarekin (2007-2009) eta berriro berritu zuen bere taldearekiko konpromisoa beste bi urtez (2009-2011).[2]

36 urte betetzeko aste gutxi batzuk lehenago 2012-2013 denboraldiko maiatzean jokalari profesional izateari utziko ziola zabaldu zuen hedabideetan.[3] Ohorezko Mailan 18 denboraldi ibili ostean eta azken denboraldian Espainiako Superkopa, Erregina Kopa eta Ohorezko Mailako txapelketa irabazi eta gero.[4]

Selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere defentsa jokoagatik hain ezaguna egin zenez, Orsan Elda Prestigio taldean jokatzen ari zela Espainiako selekzioak deitu zuen eta harekin 30 aldiz jokatu zuen geroztik.

Jokalari profila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontraerasorako abiadura handikoa (bere altuerak lerroen artean ongi jokatzen uzten dio), adore handikoa, jokoaren ikuspen onekoa eta jokaldiei azkartasuna ematen iaioa. Eskubaloi jokalari peto-petoa zen.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ordezkaria haren ama Julia Ponce izan zen, zein Akaba Bera Berako presidentea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Eider Rubio Bera Berako bigarren entrenatzailea
  2. [1][Betiko hautsitako esteka], 2009-05-19, Eider Rubio beste bi urtez arituko da Akaba Bera-Beran
  3. [2], 2013-05-1, Eider Rubiok agur esaten dio eskubaloi profesionalari
  4. [3][Betiko hautsitako esteka], 2013-05-12, Bera-Berak hiru titulu azken denboraldian