Eivissa (uhartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eivissako uhartea» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Eivissa (uhartea)
Ibiza.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Sa Talaiassa Itzuli
Garaiera 475 m
Azalera 577 km²
Geografia
Localització eïvissa països catalans.svg
Koordenatuak 38° 59′ N, 1° 26′ E / 38.98°N,1.43°E / 38.98; 1.43Koordenatuak: 38° 59′ N, 1° 26′ E / 38.98°N,1.43°E / 38.98; 1.43
Honen parte da Balear Uharteak
Herrialdea Espainia
Lurraldea Balear Uharteak
Ur-gorputza Mediterraneoa
Hidrografia

Eivissa[1][2] (katalanez eta ofizialki Eivissa; gaztelaniaz: Ibiza) Balear uharteak osatzen dituzten uharteetatik mendebaldekoena da. Uharte horien artean azaleraz hirugarrena da, 571 km² baititu; handiagoak dira Mallorca eta Menorca. 133.702 biztanle ditu.

Mediterraneoaren mendebaldean kokatua, 210 kilometroko kostaldea du, eta 40 haitz eta uharte txiki baino gehiago ditu ondoan. Eivissak morfologia oso irregularra du, hainbat mendiz eratua, eta haietatik garaiena Sa Talaiassa izenekoa da, Sant Josep de sa Talaiako udalerrian kokatua, 475 metroko garaierarekin.

Turismoa du jarduera nagusia, Eivissak fama handia baitu bere hondartzengatik, hondartzetan antolatzen diren festengatik, eta diskotekengatik. Portuko aldeak ere hainbat turista erakartzen ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsulatik 79 kilometrora dago, haren ekialdean, Déniaren parean, Mallorcatik 80 kilometrora eta Formenteratik 3 kilometrora.

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eivissa uharteak, batez besteko 18-27 urteko biztanleria du, jende oso gutxi bizi da hor urte osoan, jendea festa egitera joaten da eta gauez giro itzela egoten da. Eivissako hondartza garrantzitsuenak eta famatuenak, Ses figuerentes eta Talamanca dira.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eivissan, katalanaren ekialdeko dialektoa den eivisseraz egiten dute bertakoek, gaztelaniarekin batera. Alemana eta ingelesa ere oso zabalduta daude, hizkuntza horiek dituzten herrialdeetatik joandako turistek eta immigranteek erabiliak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eivissa (uhartea) Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Balearrak
Artikulu hau Balearretako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.