Ekain (leizea)
Ekain | |
---|---|
![]() | |
Udalerria | Deba |
Koordenatuak | 43° 14′ 12″ N, 2° 16′ 32″ W / 43.236666666667°N,2.2755555555556°WKoordenatuak: 43° 14′ 12″ N, 2° 16′ 32″ W / 43.236666666667°N,2.2755555555556°W |
Bisitagarria | Ez |
Margoak | Bai |
Aztarnak | Bai |
Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea1![]() | |
![]() Animalia-asoziazioa Ekain leizeko panel handian Leroi-Gourhanen paradigmaren arabera | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii |
Erreferentzia | 310 |
Kokalekua | ![]() ![]() |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 2008 (XXXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta.
1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideak zirenak.
Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude, non, pinturen kopiak ikusgai dauden.
2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.
Eduki-taula
Galeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lau galeria daude, gai banari eskainiak:
- Zaldiei: zaldiak irudikatzen dituzten hemeretzi pintura du.
- Ahuntzei: ahuntz, bi orein eta izokin bat ditu margoturik.
- Hartzei: bi hartz daude margotuta.
- Azkenzaldiei: azken zazpi zaldi ageri dira.
Ekainberri[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2008ko irailean Zestoan zabaldu zuten Ekainberri Zentroa, labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen dituena, bisitagai[1].
2009ko ekainerako, Ekain Fundazioko idazkariak, Pilar Azurmendik iragan urrian haitzuloaren erreplikak ateak ireki zituenetik, 31.000 mila bisitari bertatik igaro direla adierazi zuen. [2]

Marrazten zutena jaten al zuten?[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikerketa osoak frogatu du labar-arteak ehiza ez zuela helburu, marraztutako faunak ez baitu loturarik leizetan aurkitutako hondakinekin. Zenbait haitzulotan, Ekainen hain zuzen ere, zaldi pinturak gai nagusia bada ere, ahuntza zen espezie ehizatuena[3].
Fauna | Ekain haitzuloan pintatua |
Ekain haitzuloko Goi-Madeleine aldian ehizatua |
---|---|---|
Zaldia | 60% ± | 0,5% ± |
Bisontea eta uroa | 20% ± | 1% ± |
Ahuntza | 10% ± | 65% ± |
Oreina | 5% ± | 4% ± |
Hartz arrea | 5% ± | ∅ |
Errinozeroa | 5% ± | 0,5% ± |
Arraina | 5% ± | ∅ |
Leize-hartza | ∅ | 0'5% ± |
Elur-oreina | ∅ | 2% |
Sarrioa | ∅ | 4% ± |
Orkatza | ∅ | 1% ± |
Ekain, zaldiaren santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antza, Ekain zaldiei eskainitako santutegi bat izan zen. Ekainen topatu dira danera 34 zaldi marrazkiak. Zaldi errepresentazioek bertan dauden animali errepresentazio erdia osatzen dute. Kolore zein beste hainbat ezaugarri dagokienez itxura ezberdinetakoak. Hainbat Przewalski zaldi motara hurbiltzen dira, eta beste hainbat tarpanera. Tarteko itxura duten zaldiak badira ere. André Leroi-Gourhan arkeologoak, “kuaternario artearen zaldi multzorik perfektuena” bezala definitu zituen Ekaingo labar pinturak.
Ekaingo harpeko gelarik zabalenean, forma berezia duen harkaitz bat dago. “Santutegira” sartu orduko ikusten den lehen forma da harkaitz hori eta zaldi baten buruaren itxura duela esan daiteke. Hori izan daiteke arrazoia garai bateko gizakiek Ekain zaldiari eskainitako santutegitzat aukeratzeko.
Barandiaran berak bere lanetan, labar-artea eta Euskal Mitologiaren zaldiaren inguruko zenbait sinesmenekin lotzen zituen.[4]
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ekainberriko irikiera Berrian
- ↑ Bisitarien kopurua 2009.en urtean Berria
- ↑ Altamirako Herri Museoa eta Ikerketa Zentroa
- ↑ (Gaztelaniaz) Jose Miguel Barandiaran. Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1976.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)Ekainberri zentroa
- Ekaingo haitzulora bisita birtuala
- Ekainberriren egileari elkarrizketa Argia aldizkarian.
- (Gaztelaniaz)Altuna, J., Apellániz, J.M. (1978): "Las figuras rupestre paleolíticas de la cueva de Ekain (Deva)". Munibe 30. Aranzadi Zientzia Elkartea. Donostia.
- Pottokak eta Ekaingo leizea (bideoak).
- "Ekain". EJren "Kultura Ondarea" web atalean ematen den infromazio zabala: bibliografia osatua, portfolio zabala, bisita birtuala, etab.
![]() |
Gizateriaren Ondarea Euskal Herrian | ![]() |
---|---|---|
Bizkaiko Zubia • Done Jakue bidea1 (tartean Baionako katedrala eta Ospitalepeko eliza) • Paleolitoko labar-artea2 (tartean Altxerri, Ekain eta Santimamiñe) • Europako pagadi primarioak3 (tartean Lizardoia eta Aztaparreta) Red Bay-ko euskal baleazaleen kokalekua4 1Espainia eta Frantziako beste guneekin • 2 Espainiako beste guneekin • 3 Albania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Alemania, Italia, Polonia, Errumania, Eslovenia, Eslovakia, Espainia eta Ukrainako beste guneekin • 4 Kanadan |