Ekainaren 1
Ekainaren 1a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta berrogeita hamabigarren eguna da, 153garrena bisurteetan. 213 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1882 - Durango eta Bilbo arteko trenbidea ireki zen.
- 2008 -
- Euri-jasak uholdeak eragin zituen Euskal Herriko udalerri askotan, Getxo eta Erandion nagusiki.
- Zarauzko Amenabar enpresaren aurka eztanda egin zuen ETAren lehergailu batek.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1796 - Tennessee, Estatu Batuetako elkarteko 16. estatua bihurtu zen.
- 1924 - Ford automobilgintza enpresak bere 10000000. kotxe eraiki zuen.
- 1956 - Molotov, Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetarako ministro kargutik kendu zuten.
- 2001 - Hamasek atentatu suizida egin zuen Tel Aviveko dantzaleku batean. 21 hildako.
- 2005 - Herbehereek Europako konstituzioa bozkatu zuten, ezetzak irabazi zuen, hori gertatzen zen bigarren herrialdea Frantziaren ostean.
- 2009 -
- Rio de Janeiro eta Paris arteko hegaldian 228 pertsona zeramatzan Air France konpainiaren hegazkin bat itsasora erori zen.
- General Motorsek ordainketa etetea aurkeztu eta gobernuak enpresa nazionalizatuko zuela adierazi zuen, milaka langile kaleratuz.
- 2018 -
- Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa bozkatu zen. Ondorioz, Mariano Rajoy presidentea eta Alderdi Popularraren Espainiako Gobernua bertan behera kargugabetuak izan eta Pedro Sánchez hautagai sozialista Espainiako presidente berria bilakatu zen.
- Giuseppe Contek Italiako ministroen kontseiluko presidente karguaren zina egin zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1990 - Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariak zuzendu, eta Arnold Schwarzenegger eta Sharon Stone aktoreeek antzeztutako Total Recall filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2008 - Alberto Contador txirrindulariak irabazi zuen 2008ko Italiako Giroa.
- 2014 - Nairo Quintana kolonbiarrak 2014ko Italiako Giroa irabazi zuen.
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1866 - Fernando Amarika, arabar margolari inpresionista (h. 1956).
- 1867 - Juan Jose Sarasola Lexo, gipuzkoar bertsolaria (h. 1952).
- 1884 - Francisco Cotarelo, arabar pianista eta musikagilea (h. 1943).
- 1903 - Tomás Aragüés Bayarte, Euskal Herrian bizi izandako aragoitar musika irakasle, zuzendari eta konpositorea, Deustian (h. 1956).
- 1911 - Antonio Odriozola, arabar bibliografoa (h. 1987).
- 1914 - Luz Zalduegi, bizkaitar albaitaria, albaitaritza ikasketak amaitu zituen Euskal Herriko lehen emakumea eta estatuko hirugarrena (h. 2003).
- 1922 - Vidal de Nicolás, bizkaitar poeta (h. 2016).
- 1924 - Balendin Lasuen, euskal idazle, politikari eta ikertzailea (h. 2019).
- 1940 - Bernard Housset, baxenafar apaiza, Montaubango eta Arroxelako apezpikua.
- 1947 - Izaskun Madariaga Iragorri, gipuzkoar irakaslea eta euskaltzalea, ezkertiar eta feminista.
- 1948 - Lourdes Munitxa, bizkaitar abertzale eta euskaltzalea, mitin askotako hizlaria eta euskara bultzatzailea (h. 2010).
- 1957 - Mikel Taberna, euskal idazle eta itzultzailea.
- 1964 -
- Jesus Aranbarri Arregi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Ruben Gorospe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1965 - José Luis Ribera, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 - Jokin Errasti, gipuzkoar esku pilotari ohia.
- 1981 - Iñaki Gurrutxaga, gipuzkoar idazlea eta bertsolaria.
- 1982 - Mikaël Etcheverria, lapurtar errugbilari ohia.
- 1985 - David Lázaro, nafar futbolaria.
- 1986 - Antxon Muneta, bizkaitar futbolaria.
- 1988 - Patxi Peula, arabar patinatzilea.
- 1990 - Carlota Ziganda, nafar golfaria.
- 1996 - Maialen Husillos, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1180 - Berengaria Gaztelakoa, Gaztelako erregina eta Leongo Erresumaren erregina ezkontidea (h. 1246).
- 1498 - Maarten van Heemskerck, herbeheretar margolaria (h. 1574).
- 1796 - Nicolas Léonard Sadi Carnot, frantziar zientzialari eta ingeniaria (h. 1832).
- 1804 - Mikhail Glinka, errusiar musikagilea (h. 1857).
- 1807 - Emily Tennessee Donelson, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1836).
- 1815 - Oto Greziakoa, Greziako erregea (h. 1867).
- 1837 - Hilary R. W. Johnson, Liberiako presidentea (h. 1901).
- 1851 - Isaac Peral, espainiar zientzalari eta militarra (h. 1895).
- 1855 - Karl von Pflanzer-Baltin, Austria-Hungariako jenerala, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuena (h. 1925).
- 1870 - Célestin Bouglé, frantziar filosofo eta soziologoa (h. 1940).
- 1876 - Vidyagauri Nilkanth, indiar gizarte-erreformatzailea, hezitzailea eta idazlea, Gujarateko lehen bi emakume lizentziadunetako bat (h. 1958).
- 1877 - Hermann Hesse, alemaniar poeta, idazle eta margolaria (h. 1962).
- 1878 - John Masefield, ingeles olerkari eta idazlea (h. 1967).
- 1882 - John Drinkwater, ingeles olerkari eta dramagilea (h. 1937).
- 1890 - Frank Morgan, estatubatuar aktorea (h. 1949).
- 1891 - Roger Marie Bricoux, frantziar biolontxelo jotzailea RMS Titanicen bere hasierako bidaian (h. 1912).
- 1892 - Amanullah Khan, Afganistango erregea (h. 1960).
- 1895 -
- Tadeusz Bór-Komorowski, poloniar militar eta politikaria (h. 1966).
- John Edgar Hoover, FBIko zuzendaria (h. 1972).
- 1902 - Lauriston Taylor, estatubatuar ikertzailea (h. 2004).
- 1903 - Niní Marshall, argentinar aktore, gidoilari eta komediantea (h. 1996).
- 1907 -
- Daigoro Kondo, japoniar futbolaria (h. 1991).
- Frank Whittle, ingeles ingeniari aeronautikoa (h. 1996).
- 1910 - Luis Seoane, galiziar pintorea, poeta eta saiakera-idazlea (h. 1979).
- 1912 - Herbert Tichy, austriar autore, geologo, kazetari eta eskalatzailea (h. 1987).
- 1917 - William Standish Knowles, estatubatuar kimikaria, 2001eko Kimikako Nobel Saria (h. 2012).
- 1918 - Gunnel Ahlin, suediar idazle eta maistra (h. 2007).
- 1926 - Marilyn Monroe, estatubatuar aktorea, XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa (h. 1962).
- 1928 -
- Georgi Dobrovolski, sobietar pilotu eta kosmonauta (h. 1971).
- Carlos Garaycoechea, El Vasco, euskal jatorriko argentinar idazle, umorista grafiko, gidoilari, maixu eta artista plastikoa (h. 2018).
- 1929 - Nargis Dutt, indiar zinema aktore eta abeslaria (h. 1981).
- 1933 - Ruth Arnon, israeldar biokimikaria, Copaxone esklerosi anizkoitzaren aurkako drogaren sortzaileetako bat.
- 1934 - Peter Masterson, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (h. 2018).
- 1935 -
- Percy Adlon, alemaniar zinema-zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Norman Foster, britainiar arkitektoa.
- 1937 -
- Morgan Freeman, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Colleen McCullough, australiar eleberrigilea (h. 2015).
- 1940 -
- René Auberjonois, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Kip Thorne, estatubatuar fisikari teorikoa, 2017ko Fisikako Nobel Saria.
- 1941 - Toyo Ito, japoniar arkitektoa.
- 1942 -
- Josefina Gómez Mendoza, espainiar geografo, idazle eta katedraduna.
- Michelle Hurst, estatubatuar aktorea.
- Xosé Manuel Martínez Oca, galiziar idazlea.
- 1945 - Frederica von Stade, estatubatuar mezzosopranoa.
- 1946 - Brian Cox, eskoziar aktorea.
- 1947 -
- Jonathan Pryce, galestar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea eta abeslaria.
- Ronnie Wood, ingeles musikaria, The Rolling Stones taldeko kidea.
- 1954 - Isabel González Turmo, espainiar antropologoa, irakaslea eta idazlea.
- 1955 - Chiyonofuji Mitsugu, japoniar sumolari handia (h. 2016).
- 1956 - Mircea Cărtărescu, errumaniar idazlea, poeta, eleberrigilea eta saiakeragilea.
- 1959 - Thierry Rey, frantziar judoka ohia.
- 1961 - Jevgeni Prigozhin, Putinen chef, errusiar oligarka, mertzenario-burua, Vladimir Putinen konfidantzazko laguna eta Wagner Taldeko sortzailea (h. 2023).
- 1965 - Nigel Short, ingeles xakelaria.
- 1968 - Mathias Rust, alemaniar hegazkin pilotua, Gerra Hotzaren amaieraldera Moskuko Plaza Gorrian lurrartzeagatik ospetsua.
- 1969 - Teri Polo, estatubatuar aktorea.
- 1971 - Ghil'ad Zuckermann, israeldar hizkuntzalaria.
- 1972 - Yumi Tomei, japoniar futbolari ohia.
- 1973 - Heidi Klum, alemaniar top-model ohia, telebista aurkezlea eta aktorea.
- 1974 -
- Alanis Morissette, kanadar-estatubatuar abeslaria eta musikagilea.
- Michael Rasmussen, daniar txirrindulari ohia.
- 1975 - Nikol Pashinyan, Armeniako lehen ministroa.
- 1977 - Vicki Richter, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1978 - Antonietta Di Martino, italiar atleta ohia, altuera jauzian aditua.
- 1979 - Dani Mateo, kataluniar umorista, aktore, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- 1981 - Amy Schumer, estatubatuar komediagile, idazle, aktore eta ekoizlea.
- 1982 -
- Salvador Espín, espainiar komiki ilustratzaile eta diseinatzailea.
- Justine Henin, belgikar tenislari ohia.
- 1984 - Uisenma Borchu, mongolo-alemaniar zinemagilea eta aktorea.
- 1985 -
- Tirunesh Dibaba, etiopiar atleta, distantzia luzeetan aditua.
- Shuto Yamamoto, japoniar futbolaria.
- 1986 - Dayana Mendoza, venezuelar modeloa.
- 1992 -
- Sara Nieves Matheu García, espainiar matematikari, ingeniari informatiko, irakasle eta ikertzailea, zibersegurtasunean espezializatua.
- Alejandra Onieva, espainiar aktorea.
- Rubén Sobrino, espainiar futbolaria.
- 1994 - Tilly Mandelbrot, frantziar aktore eta dantzaria.
- 1998 - Alexandra Soldatova, errusiar gimnasta erritmikoa.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1897 - Fermin Matxinbarrena, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (j. 1835).
- 1908 - Jean-Paul Habans, Paulus, lapurtar abeslaria, Saint-Mandén (j. 1845).
- 1936 - Francisco Grandmontagne, Luis de Jaizquibel, gipuzkoar kazetaria eta idazlea (j. 1866).
- 1951 -
- Luis Arana Goiri, euskal abertzalea eta Sabino Arana Goiriren anaia (j. 1862).
- Jose Maria Azkona, nafar idazle, itzultzaile eta liburuzalea (j. 1882).
- 1969 - Jean-Baptiste Bédère, lapurtar errugbilaria (j. 1902).
- 1980 - Gerardo Caballero, arabar militarra, Madrilen (j. 1890).
- 1983 - Jaime Lazkano, nafar futbolaria, Madrilen (j. 1909).
- 1987 - Emiliano Álvarez, euskal txirrindularia (j. 1912).
- 1993 - Jesús María Zubiarraín Argiñano, gipuzkoar futbol atezaina (j. 1945).
- 2012 -
- Andoni Esparza Gallastegi, bizkaitar kooperatibista eta albaitaria (j. 1932).
- Jesús María Hurtado Arrieta, bizkaitar futbolaria (j. 1930).
- 2015 - Mikel Garmendia Olaziregi, Belarra, eusko gudaria, Itxarkundia batailoian aritua (j. 1915).
- 2017 - Rafael Eguskiza, bizkaitar belar hockey jokalaria (j. 1935).
- 2019 - Jose Luis Longaron, gipuzkoar artista plastikoa (j. 1952).
- 2021 - Raoul Sangla, lapurtar zinema zuzendari, gidoigile eta kazetaria (j. 1930).
- 2022 - Fidencio Berrade, nafar apaiza, Sestaoko abadea (j. 1936).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 193 - Didio Juliano erromatar enperadorea, Septimio Severok eraila.
- 657 - Eugenio I.a, Aita santua.
- 1057 - San Eneko Oñakoa, Oñako San Salvador abadiako beneditar abadea.
- 1307 - Dultzino, italiar fraide eta buru erlijiotsua (j. c. 1250).
- 1310 - Margarita Porete, Beginen korrontearen mistika frantziarra (j. c. 1250).
- 1434 - Ladislao II.a Poloniakoa, Lituaniako duke handia eta Poloniako erregea (j. c. 1362).
- 1608 - Maria Leonor Clevesekoa, alemaniar noblea (j. 1550).
- 1616 - Tokugawa Ieyasu, Japoniako Tokugawa shogunerriaren sortzailea (j. 1543).
- 1690 - Antonio Álvarez de Toledo Enríquez de Ribera, espainiar aristokrata, Leringo VII. kondea eta Nafarroako kondestablea izandakoa (j. 1615).
- 1815 -
- Louis-Alexandre Berthier, frantziar mariskala (j. 1753).
- James Gillray, ingeles karikaturagilea (j. 1756).
- 1822 - René Just Haüy, frantziar apaiz katoliko eta mineralogoa (j. 1743).
- 1823 - Louis Nicolas Davout, frantziar mariskala (j. 1770).
- 1841 - Nicolas Appert, frantziar asmatzaile eta gozogilea (j. 1749).
- 1846 - Gregorio XVI.a, Aita santua (j. 1765).
- 1849 - Maria Elisabet Bavarian, Dukesa Bavarian (j. 1784).
- 1868 - James Buchanan, Ameriketako Estatu Batuetako 15. Presidentea (j. 1791).
- 1876 - Khristo Botev, bulgariar idazlea (j. 1848).
- 1879 - Luis-Napoleon Bonaparte, Frantziako printze inperiala (j. 1856).
- 1890 - Camilo Castelo Branco, potugaldar idazlea (j. 1825).
- 1912 - Daniel Burnham, estatubatuar arkitekto eta hirigilea (j. 1846).
- 1925 - Thomas R. Marshall, Ameriketako Estatu Batuetako 28. presidenteordea (j. 1854).
- 1938 - Ödön von Horváth, alemanez idatzi zuen austriar-hungariar idazlea (j. 1901).
- 1941 - Hugh Walpole, ingeles idazlea (j. 1884).
- 1943 - Leslie Howard, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1893).
- 1945 - Walter Frederick Gale, australiar bankari astronomiazalea (j. 1865).
- 1946 - Ion Antonescu, Errumaniako diktadorea (j. 1882).
- 1952 - John Dewey, estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatikoa (j. 1859).
- 1959 - Sax Rohmer, ingeles eleberrigilea (j. 1883).
- 1968 - Helen Keller, estatubatuar idazle eta ekintzailea (j. 1880).
- 1970 -
- Pedro Eugenio Aramburu, euskal jatorriko politikaria, Argentinako presidentea (j. 1903).
- Giuseppe Ungaretti, italiar olerkaria (j. 1888).
- 1979 - Werner Forßmann, alemaniar kirurgialaria, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1904).
- 1983 - Anna Seghers, alemaniar eleberrigilea (j. 1900).
- 1987 - Errol Barrow, Barbadosko lehen ministroa (j. 1920).
- 1994 - Joaquín Pérez Villanueva, espainiar historialaria (j. 1910).
- 1997 - Nikolai Tikhonov, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko lehen ministroa (j. 1905).
- 1999 -
- Olivier Debré, frantziar margolaria (j. 1920).
- Torcuato Luca de Tena, Luca de Tenako markesa, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1923).
- Cris Miró, argentinar aktorea, dantzaria eta vedettea, Argentinan ospea lortu zuen lehen emakume transgeneroa (j. 1965).
- 2001 - Birendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (j. 1945).
- 2006 - Rocío Jurado, espainiar abeslari eta aktorea, andaluziar koplan eta flamenkoan espezializatua (j. 1946).
- 2008 - Yves Saint Laurent, frantziar moda-diseinatzailea eta enpresaburua, Yves Saint Laurent goi-joskintzako arropa markaren sortzailea (j. 1936).
- 2015 - Jacques Parizeau, Quebeceko lehen ministroa (j. 1930).
- 2018 -
- Poldy Bird, argentinar idazle eta poeta (j. 1941).
- John Julius Norwich, britaniar historialaria eta idazlea (j. 1929).
- 2019 -
- Michel Serres, frantziar filosofo eta zientzietako historialaria (j. 1930).
- José Antonio Reyes, espainiar futbolaria (j. 1983).
- 2021 - Violeta Vidaurre, txiletar aktore, akademiko, gidoilari eta antzerki zuzendaria (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Eneko/Iñigo eta Enekoitz/Eneka/Nekoitza.
- Esnearen Munduko Eguna
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |