Edukira joan

Ekaitz-txori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekaitz-txori
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaProcellariiformes
Familia Hydrobatidae
Mathews, 1912
Azpibanaketa

Ekaitz-txoria Hydrobatidae familiako itsas-hegaztien izen arrunta da. Itsas hegazti txikia da, hegoluzea eta igeri-oinduna, gako itxurako mokoa duena. Hegan doanean, hankak zintzilika eramateak bereizten du beste itsas hegazti gehienetatik. Ur azaleko animaliak janez elikatzen da. Badira zenbait mota: Euskal Herrian umatzen den bat, Hydrobates pelagicus edo ekaitz-txori txikia, ekaitz-txori handia (Oceanodroma leucorrhoa), Wilson ekaitz-txoria (Oceanites oceanicus), etab.[1]

Ekaitz-txori izenari dagokionez, ez da izen jatorra, berariaz sortua baizik, ekaitz-txirrin, debruxka eta galerna-txori bezala. Arrantzaleen artean, ordea, milabarrika, bidebarrika, berakatz, martin-fraka eta matxiplaka formak jaso dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.