Ekaitz (meteorologia)
- Artikulu hau haize-abiaduraren Beaufort eskalako 10 indarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekaitz (argipena)».

Meteorologian, ekaitza[1][2] —Hegoaldean denboralea[3][4] eta Ipar Euskal Herrian soberna[4] ere deitua— haize-abiaduraren Beaufort eskalako 10 indarra da, 48 eta 55 korapilo arteko abiadura duen haizeari dagokiona.[5] Harearekin (simuna), elurrarekin (bisutsa) edo euriarekin batera izan daiteke.
Ekaitza haizeak 60 km/h-tik gora jotzen duenean hasten da. Bere indarrak, orduan, zuhaitzetako adarrak txikitzen ditu, eta gizakiarentzat zailagoa bihurtzen da haize horren kontra joatea. Itsasoan, olatuen altuera 4 metrotik gorakoa da, eta haizeak aparrak ateratzen ditu gailurretara. Honen indarra are gehiago handitzen bada, denboraletik ekaitz gogorrera pasatzen da. Itsaso zabaleko denboralea arriskutsua izan daiteke behar adina neurri eta baliabide hartzen ez badira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Itsas Zuzenbidea Hiztegia] [2004] eta [Arraunketa Hiztegia] [2018]
- ↑ «temporal» bilaketa, «Geologia, Meteorologia» sailkapenean, Euskalterm.
- ↑ «denborale», Hiztegi Batua, Euskaltzaindia.
- ↑ a b Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia.
- ↑ Euskalterm: [Nautika Hiztegia ] [2021]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |