Ekaitza Galileako itsasoan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekaitza Galileako itsasoan
(
Christus in de storm op het meer van Galilea)
Rembrandt Christ in the Storm on the Lake of Galilee.jpg
Jatorria
SortzaileaRembrandt
Sorrera-urtea1633
IzenburuaChrist in the Storm on the Sea of Galilee
MugimenduaHerbehereetako margolaritzaren Urrezko Aroa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak160 (altuera) × 128 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa eta Itsas ikuspegia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaEkaitza baretzea
Iconclass73C311, 26C3, 73C31, 73 eta 25H23
Kokapena
Bildumaezezaguna, Isabella Stewart Gardner Museum (en) Itzuli eta ezezaguna
InbentarioaP21s24
JabeaGerrit Braamcamp (en) Itzuli, Jacques Specx (en) Itzuli, Jan Jacobszoon Hinlopen (en) Itzuli, Jan Hope (en) Itzuli, Henry Hope (en) Itzuli, Isabella Stewart Gardner Museum (en) Itzuli, Jacob J. Hinlopen (en) Itzuli eta Isabella Stewart Gardner (en) Itzuli
Argumentu nagusiaEkaitza baretzea
Gertaera nabarmenak1990eko martxoaren 18a
Isabella Stewart Gardner Museum theft (en) Itzuli Isabella Stewart Gardner Museum (en) Itzuli

Ekaitza Galileako itsasoan Rembrandt margolari herbeheretarrek 1633an egindako olioa oihala gaineko margolan ospetsua da. Bostongo Isabella Stewart Gardner Museumen, Massachusetts, gordetzen zen baina 1990ean lapurtua izan zen. Rembrandtek margotu zuen itsas ikuspegi bakarra da.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honek Jesusen lehendabiziko mirakuluren bat erakusten du. Hau Markoren Ebanjelioan narratzen da, laugarren kapituluan. Horren arabera Jesusek apostoluekin itsasontziz Galileako itsasoan zebilen izugarrizko ekaitza sortu zenean. Apostoluak beldurtu ziren baina Jesusek itsasoa baretu zuen.

Gazte garaietako margolana da hau eta egilea bera agertzen da bertan: Rembrandt ikusleari begira dagoen mastaren soka heltzen ari da. Ontzian hamabost pertsona ikusten dira. Orokorrean, argitasun zati bat kenduta iluntasuna da nagusi. Pentsatzekoaren aurka Jesus ez da argi horren azpian agertzen, itasontzia kontrolatzeko borrokan ari diren bost gizon baizik. Itsasontzia olatu erraldoi baten gainean dago eta branka haren gainean eta haren bitsak ere argia erakusten du.

Obraren lapurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obra hau 1990eko martxoaren 18an, goizaldean, lapurtua izan zen. Lapurrak poliziez jantzita museoan sartu ziren 12 arte-lan lapurtu zituzten, tartean margolan hau. Ameriketako Estatu Batuetako historian argitu gabe dagoen arte-lan lapurketa handiena izan zen, guztiak 500 milioi dolarretan baloratuta baitadaude. Bost milioi dolar errekonpentsa dago lapurketa horri buruzko informazioa ematen duenentzat.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(Ingelesez):Theft Overview Isabella Stewart Gardner Museumen informazioa.