Ekialdeko Finlandiako Golkoa Parke Nazionala
Ekialdeko Finlandiako Golkoa Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | parke nazional |
Azalera | 7 km² |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 60°17′05″N 27°16′26″E / 60.2847°N 27.2739°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Regional State Administrative Agency | Southern Finland Regional State Administrative Agency |
Finlandiako eskualdeak | Kymenlaakso |
Ekialdeko Finlandiako Golkoa Parke Nazionala (finlandieraz:Itäisen Suomenlahden kansallispuisto) Hego Finlandia lurraldeko parke nazional bat da. Finlandiako Golkoan dagoen eta ehunka uharteek osatzen duten parke nazional hau hegazti espezie anitzagatik da ezaguna; itsas-natura berezi hau babesteko asmoz, arduradunak errusiarrekin harremanetan hasi dira mugaz gaindiko parke nazionala bihurtzeko [1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parke nazionala harrizko uharte txiki askok eta basoa duten zortzi bat uharte handiz osatua dago. Uhartedi baten zati bat hartzen du parkeak eta errusiar mugan dago. Harrizkoak dira uharte txikienak, nahiz eta Pitkäviiri delako batean hondarrezko hondartza ukigabeak dauden.
Uharte handienetan, baso borealak dira nagusi (ipar-ipuruak, pinuak, urkiak). Bestalde, Ristisaarin lizarrrek ere beren tokia dute basoan eta antzinean inguruko abeltzainek erabiltzen zituzten larreek basoaren handitasuna mugatzen dute.
1777. urteko ekainaren 14ean Suediako Gustav III.a erregearen itsasontzia ekaitz batengatik Suuri-Pisi uhartean geditu zen eta erregeak markatutako harria ikusgai dago bertako etxetxo batean.
Jarraipenaren Gerran Finlandia eta SESBen arteko borroka asko kostalde honetan gertatu ziren, batez ere Ulko-Tammio uhartearen inguruan.
Struveren Geodesia-arkua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mustaviiri uhartean (eta Norvegiako Hammerfest hiritik Nekrasivka ukrainarrera) munduaren neurri zehatza jakiteko ikerketak egin zituzten zientzialariek XIX. mende hasieran. 2005. urtean ibilbide hau UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas-hegaztiak dira uharte hauen nagusiak; ohikoenak, ahatebeltz arraunt eta hegazuriak, antzara hankagorriztak, branta musuzuri eta musubeltzak, eider arruntak, ipar-txenadak, itsas-txirtak, izotz-ahateak, martin arruntak eta hegalzuriak, murgilari mottodunak, parke nazionalaren ikurra diren pottorroak, txirri arruntak eta zerrak.
Itsasoan itsas txakur gris eta marmolaireak ikus daizke muskuiluen artean igerian.
Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte handienetan, baso borealak dira nagusi (ipar-ipuruak, pinuak, urkiak). Bestalde, Ristisaarin lizarrrek ere beren tokia dute basoan eta antzinean inguruko abeltzainek erabiltzen zituzten larreek basoaren handitasuna mugatzen dute.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka] (Ingelesez)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]