Ekialdeko Ozeano Bareko dortsala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekialdeko Ozeano Bareko dortsala
East Pacific Rise.jpg
Geografia

Ekialdeko Ozeano Bareko dortsala ozeano dortsal edo urpeko mendilerro bat da, Ozeano Barean dagoena.[1] Hegoaldetik iparraldera Ozeano Barearen ekialdeko hondotik hedatzen da, Antartika ingurutik, Ross itsasoan, Kaliforniako golkoan barneratu arte, Coloradoko basamortuan Salton itsasoa izenaz ezagutzen den laku gazian amaitzen den jarraitutasun geologiko bat mantenduz. Dortsalaren luzera, 8.000-9.000 kilometrokoa da eta punturik altuena, jada itsas mailatik igota dagoena, Pazko uhartean dago (539 metroko altueran). Dortsalaren oinarriaren sakonera 3.500 eta 4.000 metro artekoa da. Zeharkako profilaren ezaugarria zabalerako ardatz bat da, eta horren gainean gailur altuko eremu estu bat dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Errázuriz, Ana María. (1998). Manual de geografía de Chile. Santiago: Andres Bello, 118-119 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]