Ekitate (zuzenbidea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Court of Chancery , Londres , XIX. mendearen hasiera
Artikulu hau zuzenbide-terminoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «ekitate».

Ekitatea (ingelesez: equity) zuzenbidearen xede diren segurtasunaren eta justiziaren arteko oreka errespetatuz epaileak arazo konkretuak erabakitzean legearen hitzen eta zentzuaren artean bilatu behar duen moldaketa da.[1] Ekitatea Ingalaterrako Kantzelaritzako Gortean garatu zen lege-gorputz partikular bat da.[2] Barne-zuzenbidean dago, bai zuzenbide zibilean, bai common law sistemetan, bai nazioarteko zuzenbidean.[2] Ekitatearen tradizioa Antzinaroan hasten da, Aristotelesen idazkiekin (epieikeia) eta erromatar zuzenbidearekin (aequitas).[2][3] Ondoren, zuzenbide zibileko sistemetan, ekitatea lege-arauetan txertatu zen, eta ohiturazko zuzenbideko sistemetan, berriz, lege-gorputz independente bihurtu zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2007]
  2. a b c d Titi, Catharine. (2021). The Function of Equity in International Law. Oxford University Press, 11ff or. ISBN 9780198868002..
  3. María José Falcón y Tella, Equity and Law (Peter Muckley tr, Martinus Nijhoff 2008)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.