Ekoizpen ahalbideen muga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekoizpen ahalbideen muga. X kantitatea ekoiztea, ezinezkoa da. Garai jakin bateko ekonomiak ez du horrenbesteko ahalmenik. B, D eta C kantitateak ekonomiaren ekoizpen ahalmenaren muga-mugan daude. D eta A puntuetan oreka dago produktu militar eta zibilen artean baina A puntuan gehiago ekoitz liteke bietarik eta D puntuan, ordea, batetik gehiago ekoizteko bestetik gutxiago ekoiztu beharko litzateke. C puntuan dagoen ekonomian bere ekoizpen ahalbideen mugan dago eta erabilpen zibilaren aldeko apustua egin du, B puntukoa bere ekoizpen ahalbideen mugan dago eta erabilpen militarraren aldeko apustu egin du.

Mikroekonomian, ekoizpen ahalbideen muga, labur EAM ere deitua, bi produktuen kopuruak lotzen dituen grafiko bat da, ekoizpen-faktoreen kopuru finko batekin ekoitzi daitezkeenak. Zehatzago, ekoizpen-faktoreak emanda, produktu bateko kopuru baterako ekotzi daitekeen beste produktuaren kopuru maximoa zehazten du, epe jakin batean eta teknologia finko baterako. Horrela, beste produktuaren ekoizpen maximoa ezarriz, ekoizpen ahalbideen muga ekoizpen-efizientziarekin lotzen da.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]