Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea
Better policies for better lives, Des politiques meilleures pour une vie meilleure, Lepší politiky pro lepší životy eta Mejores políticas para una vida mejor
Datuak
Izen ofiziala
Organisation de coopération et de développement économiques, Organization for Economic Co-operation and Development, Organización para la Cooperación y el Desarrollo Económicos eta Organisation für Wirtschaftliche Zusammenarbeit und Entwicklung
Izen laburraOECD eta OCDE
Motanazioarteko erakundea, gobernu arteko erakundea, erakundea eta erakunde publikoa
Jarduera sektoreaactivities of extraterritorial organizations and bodies (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
KidetzaConsortium universitaire de publications numériques Couperin, International Statistical Institute, Network for Greening the Financial System (en) Itzuli, UNESCO Global Open Science Partnership, Association of Learned and Professional Society Publishers (en) Itzuli eta ORCID
Kide kopurua38 (2021)
Eskumendekoak
Agintea
Idazkari orokorraMathias Cormann (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaQ112176659 Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1948ko apirilaren 16a
(Organisation for European Economic Co-operation (en) Itzuli)
2010eko irailaren 30a
Ordezkatzen duOrganisation for European Economic Co-operation (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: theOECD Twitter: OECD Instagram: oecdpics LinkedIn: organisation-de-cooperation-et-de-developpement-economiques Youtube: UCR-Ja1yBcjkhuQblxnroZJg Souncloud: oecd Edit the value on Wikidata

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea[1] (ELGA) organizazio kooperatibo bat da, 34 herrialdek osatua. Ekonomia Lankidetzarako Europako Erakundean (ELEE) du jatorria, 1948an, Ameriketako Estatu Batuak eta Kanadak Bigarren Mundu Gerraren ondoren Europa berreraikitzeko emandako Marshall Planaren laguntza administratzeko sortua [2]eta Mendebaldeko Europako herrialdeentzako Suspertze Programa (PER) planifikatu eta gauzatzeko. ELGA ekonomiarekin lotutako gaien tarte zabal batean zentratzen da, hala nola hazkunde ekonomikoan, merkataritzan, hezkuntzan, osasunean, ingurumenean, berrikuntzan eta teknologian.

Helburua da datuetan eta ebidentzia enpirikoetan oinarritutako politikei buruzko informazioa eta analisia ematea gobernuei, erabaki informatuagoak eta eraginkorragoak hartzen laguntzeko. ELGAk kide ez diren herrialdeekin ere lan egiten du, nazioarteko lankidetza eta politika ekonomiko eta sozial eraginkorragoak sustatzeko. Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea (ELGA) 1961eko irailaren 30ean sortu zen ofizialki, Konbentzioa indarrean sartu zenean, egoitza Parisen ezarriz.[3]

Erakundea irekia da, eta hirugarren herrialdeei aukera ematen die batzordeetan, lantaldeetan eta foroetan parte hartzeko.Europar Batasunak ikuskatzaile estatusa du Kontseiluan, hitzarekin baina botorik gabe.

Gaur egun, ELGAko 38 herrialde kide daude, eta horietatik 20 sortzaileak dira, Espainia, besteak beste. Gainerakoak, hurrenez hurren, Japonia (1964), Finlandia (1969), Australia (1971), Zeelanda Berria (1973), Mexiko (1994), Txekiar Errepublika (1995), Hego Korea, Hungaria eta Polonia (1996), Eslovakia (2000), Txile, Estonia, Eslovenia eta Israel (2010), Letonia (2016), Lituania eta Kolonbia (2018) eta Costa Rica (2021) hasi dira lanean.

ELGAko estatu kideez gain, kide ez diren 11 herrialdek sinatu dute ELGAren Gidalerroen ezarpena: Argentinak, Brasilek, Costa Ricak, Egiptok, Jordaniak, Marokok, Peruk, Errumaniak eta Tunisiak. ELGAk harreman estuagoa eta pribilegiatuagoa du "Key Partners" deiturikoekin (Brasil, Txina, India, Indonesia eta Hegoafrika), Ministerio Bileretan parte hartzen dutenak.

ELGA kideen ekarpenen bidez finantzatzen da, adostutako formula batean oinarrituta. ELGAko kide diren herrialde gehienak ekonomia aurreratuak dira, baina baita gorabidean dauden herrialde batzuk ere, hala nola Mexiko, Txile eta Turkia. Gainera, erakundeak lankidetza-programak ditu kide ez diren beste herrialde batzuekin, hala nola Txina, India eta Brasilekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ELEEk arrakasta nabarmena izan zuen Europaren berreraikuntza ekonomikoan Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Bere lanaren bidez, erakundeak Marshall Planaren laguntza ekonomikoa koordinatzea lortu zuen, baita gaur egun oraindik mantentzen den nazioarteko lankidetza ekonomikorako oinarriak ezartzea ere. Hona hemen ELEEren emaitza nabarmenetako batzuk:

Europaren susperraldi ekonomikoa: Marshall Planaren laguntza ekonomiko eta teknikoari eta ELEEren koordinazioari esker, Europako herrialdeek ekonomia suspertzea lortu zuten Bigarren Mundu Gerraren ondoren. Nazioarteko lankidetza ekonomikoko esparru bat sortzea: ELEEk gaur egun ELGA bezalako erakundeetan mantentzen den nazioarteko lankidetza ekonomikorako oinarriak ezarri zituen.1949an Marshall plana krisian sartu zen. Aurretik, Marshall Planaren kredituak defizita konpentsatzeko erabili ziren. 1949ko urriaren eta azaroaren bitartean Paul Hoffman, Kooperazio Ekonomikoaren Administrazioaren presidenteak kexa bat jarri zion  ELEEri, merkataritza askatzeko proposamen nahikoa egiten ez zuela esanez. Ondorioz, elikagaien, manufakturen eta lehengaien inportazioko merkataritza pribatuaren %50a askatzeko adostasun batera heldu ziren. Baina, merkataritzaren zati handi batek estatukoa izaten jarraitzen zuen. Dena den, 1950. urtearen bukaeran Europako merkataritza pribatuaren %60a askatu zen ELEEren ekintzari esker eta %60a %84ra igo zen 1955ean eta %89ra 1959an. Marshall Planetik laguntzak jaso zituzten Europako herrialdeak. Zutabe gorriek jasotako diru kopurua adierazten dute.

Esan bezala, ELEEk funtsezko zeregina izan zuen Marshall Planaren laguntza ekonomikoa koordinatzeko. Erakundeak programa eta proiektu batzuk ezarri zituen Europako herrialdeei beren ekonomia berreraikitzen laguntzeko, inbertsioa, ekoizpena eta merkataritza sustatuz. ELEEren jarduera nagusietako batzuk honako hauek izan ziren:

  • Estatu kideen artean informazio ekonomikoa eta estatistikoa trukatzeko sistema bat sortzea.
  • Lankidetza ekonomikoa sustatzea eta herrialde kideen artean merkataritza-oztopoak ezabatzea.
  • Laguntza tekniko eta finantzarioko sistema bat sortzea berreraikitzeko laguntza behar zuten herrialdeentzat. Langile eta enpresaburu europarrentzako prestakuntza- eta trebakuntza-programak sortzea.

1950eko irailean beste lankidetza ekintza nabarmen bat sortu zuten, Ordainketen Europar Batasuna (ingelesez, European Payments Union (EPU)) ELEEren babespenarekin. Honek hiru helburu zituen:

  1. Moneta europarraren bihur-ezintasunaren oztopoa ezabatzea.
  2. Murrizketa kuantitatiboak ezabatzea.
  3. Bi aldeko merkataritza jarduerak ezabatzea.

1952tik aurrera ELEEk behera egin zuen Marshall planaren ustekabeko amaieraren eta NATOren aldeko jarreraren ondorioz. NATO laguntza ekonomikoa eta laguntza militarra konbinatzen zituen segurtasun politika zen eta hau kolpe hilgarria ematear zegoen erakundean. Ezatabaida hasi zen NATOren ordez ELEE erabili nahi zutenean, laguntza ekonomikoa emateko lehentasun bide gisa. Britania Handia NATOko batzorde ekonomiko baten alde agertu ziren, ELEE desjabetuko zutelakoan. Ondorioz, konpromezu bat lortu zen: ELEE europako gai ekonomikoez arduratuko zen, NATOren funtzionamenduari buruzkoak barne. NATO, aldiz, bere herrialdeen garapen eknomikoaren gaia aztertzeaz arduratuko zen, kide bakoitzaren aukera ekonomikoei dagokienez.

1957an EURATOM, Europar Energia Nuklearraren Agentzia sortu zen ELEEren esparruan. Urte berean Merkataritza Askeko Europar Eremu bat sortzeko baldintzak zehazteko negoziazioen esparru gisa balio izan zuen ELGAk, honek, Sei Herrialdeetako Merkatu Bateratua eta ELGAko gainerako kideak oinarri aldeaniztun baten gainean bilduko zituen. Koordinazioaren arduradura Peter Thorneycroft izan zen. Erromako itunak sinatu ondoren, 1958ko martxoan, gobernuen arteko ministeritza batzorde bat eratzea erabaki zuen Erakundearen Kontseiluak, Reginald Maudling buru zuela. Azkenean, 1961eko irailean, Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako erakundeak (ELGE) ELGA delako erakundea ordezkatu zuen, nazioarteko ikuspegia emanez erakunde berriari. ELGA ELEE sortu zuen Europako herrialdeek, Estatu Batuek eta Kanadak sortu zuten. Kideen zerrenda luzatu egin da urteetan zehar, gaur egun 38 erakunde ditu.[4]

Printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Herrialde parte-hartzaileen eta Europa berreraikitzeko beren produkzio-programa nazionalen arteko lankidetza sustatzea.
  2. Europa barruko merkataritza garatzea, muga-zergak eta merkataritza hedatzeko beste oztopo batzuk murriztuz.
  3. Aduana-batasun bat edo merkataritza askeko eremu bat sortzeko bideragarritasuna aztertzea.
  4. Ordainketak multilateralizatzea; eskulana hobeto erabiltzeko baldintzak lortzea.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ELGA eragin handiena duen erakundeetako bat da, ekonomia, hezkuntza eta ingurumen arloetan azterketak egin eta norabideak ezartzen baititu.

Hauek dira helburu nagusiak:

  • Partaide diren herrialdeetan langabezia gutxiagotu, hazkunde ekonomikoa eta hauen biztanleen bizimodua hobetzea, herrialdearen oreka mantenduz.
  • Hazkunde ekonomikoa bultzatu partaide diren nahiz ez diren herrialdeetan.
  • Nazioarteko hitzarmenei jarraituz, munduko merkataritza hedatzea, diskriminazio gabe
  • Ekonomia eta enplegua ahalik eta gehien hedatzea eta herrialde kideen bizi-mailan aurrera egitea, finantza-egonkortasunari eutsiz eta, horrela, munduko ekonomia garatzen lagunduz.
  • Munduko merkataritza hedatzen laguntzea, nazioarteko betebeharren araberako oinarri aldeaniztun eta ez-diskriminatzailean oinarrituta.

ELGAtik ELGEra eta ELGEren funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan bezala, gaur egun ELGE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea bezala ezagutzen dugu, izan ere, ELGA delakoa desagertu eta izena aldatu diote ELGE deituz. 1961eko irailean eman zen aldaketa hau, nazioarteko ikuspegi bat emanez erakunde berriari. Erakunde honek (ELGE) Parisen du sede nagusia eta funtzio bezala, lankidetza eta herritarren bizitza hobetuko duten hainbat politika ekonomiko eta sozial aurrera eramatea dute.

34 herrialdek osatzen dute erakundea: Australia, Austria, Alemania, Belgika, Danimarka, Estonia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Hego Korea, Herbehereak, Islandia, Irlanda, Israel, Italia, Japonia, Kanada, Luxenburgo, Mexiko, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia, Suitza, Txile, Txekiar Errepublika, Turkia eta Zeelanda Berria. Europar Batzordeak parte hartzen du ELGEk dituen hainbat lanetan, baina, ez du boto eskubiderik. Gaur egun, Errusiaren sarrera ikuskatzen ari dira eta Brasil, Hegoafrika, Indonesia, India eta Txinarekin hainbat lankidetza akordio dituzte.

Organizazio honek lortutako diruak kontu bat du herrialde bakoitzean. Estatu Batuak da diru kopuru gehien ematen duen herrialdea (ia %22). Bestalde, aurrekontua eta lan programa bi urtean behin ezartzen dute.

ELGAk ekonomia eta gizarte gaiei buruzko txosten, azterlan eta estatistika ugari argitaratzen ditu. Txosten horiek asko erabiltzen dituzte mundu osoko gobernuek, enpresek, komunikabideek eta ikertzaileek egungo erronka ekonomikoak eta sozialak hobeto ulertzeko eta politika eraginkorragoak garatzeko. ELGAren lan-arlo nagusietako bat merkataritza eta nazioarteko inbertsioa sustatzea da. Erakundeak merkataritza-oztopoak murrizteko eta herrialde kideetan inbertsioa sustatzeko lan egiten du. Halaber, lankidetza sustatzen du jabetza intelektualean, berrikuntzan eta garapen iraunkorrean. ELGA ere merkataritza askearen defendatzailea da, eta herrialde batzuek ezarritako muga-zergak eta beste merkataritza-hesi batzuk kritikatu ditu. Bereziki, erakundeak kezka agertu du gero eta handiagoa den protekzionismoagatik eta mundu osoko tentsio komertzialengatik. ELGAk uste du merkataritza askea funtsezkoa dela hazkunde ekonomikorako eta epe luzerako ongizaterako. Hezkuntza da erakunde honen beste lan-arlo garrantzitsu bat. Erakundeak hezkuntzaren nazioarteko ebaluazioak egiten ditu, hala nola Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa (PISA), ikasleek matematikan, zientzietan eta irakurketan duten jarduna neurtzen duena. Ebaluazio horien emaitzak hezkuntza-sistemen indarguneak eta ahuleziak identifikatzeko eta hezkuntza-politika eta -programa eraginkorragoak garatzeko erabiltzen dira. ELGAk genero-berdintasuna eta aniztasuna sustatzen ere lan egiten du. Erakundeak dei egin die gobernuei lantokian eta, oro har, gizartean gizonentzako eta emakumeentzako aukera-berdintasuna sustatzen duten politikak har ditzaten, eta generoaren araberako soldata-arrakalari buruzko azterlanak egin ditu, gobernuek hartu beharreko neurriak identifikatzeko.

ELGEren lanaren gida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde batetik, organo gorena kontseilua da, eta gainbegiratzeaz eta zuzendaritza estrategikoaz arduratzen da, herrialde kideetako eta Europako Batzordeko ordezkariek osatua. Erabakiak adostasunez hartzen dira. Bestetik, idazkaritza nagusiak azterketa egiten du, eta proposamenak egiten dizkio Kontseiluari. Lau idazkaritza nagusi ditu atxikita, eta bere eginkizunetan laguntzen diote. Bukatzeko, 38 herrialde kideetako ordezkariak batzorde espezializatuetan bildu eta informazioa trukatzen dute politika espezifikoetan (zientzia, merkataritza, ekonomia, hezkuntza, enplegua edo finantza-merkatuak) lortutako aurrerapenak eztabaidatzeko eta berrikusteko. 200 bat batzorde, aditu-talde eta lan-talde daude.

Idazkari Orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Z. Idazkari Generala Tartea Herrialdea
1 Thorkil Kristensen 1961eko irailaren 30a - 1969ko irailaren 30a Danimarka
2 Emiel van Lennep 1969ko urriaren 1a - 1984ko iraila Herbehereak
3 Jean-Claude Paye 1984ko urriaren 1a - 1994ko irailaren 30 a Frantzia
- Staffan Sohlman 1994ko urriaren 1a - 1994ko azaroa Suedia
3 Jean-Claude Paye 1994ko azaroa - 1996ko maiatzaren 31a Frantzia
4 Donald Johnston 1996ko ekainaren 1a - 2006ko maiatzaren 31a Kanada
5 Jose Angel Gurria 2006ko ekaineran 1a - 2021eko maiatzaren 31a Mexiko
6 Mathias Cormann 2021eko ekainaren 1a - Oraina Australia

Bazkideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieratik kide direnak (1961):
Geroago erakundean sartuak:

Europar Batasuna bere herrialde guztiak erakunde honetan sartzen saiatzen ari da.

Bazkideak ez direnekiko erlazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50 herrialdek baino gehiago antolatzen dituzte ELGAk eratutako ospakizunak eta bazkideek laguntza eskaintzen diete beste herrialde hauei (elkarrizketa politikoa, eraikuntzak egiten...).

Antolakundeko herrialdeen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko urriaren 28an, Unicefen txostenaren arabera, 76,5 milioi adingabe bizi ziren pobrezian ELGA Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko 41 herrialdeetan. Atzeraldi ekonomikoaren ondorioz, 2,6 milioi igo zen kopurua 2008. urtekoekin alderatuz. Gizarte laguntza indartsuak zituzten herrialdeetan — Txile, Polonia eta Australia— behera egin zuen haur txirotasunak[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014]
  2. «Creación y Países Miembros» www.exteriores.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  3. «La OCDE. Ministerio de Trabajo y Economía Social» www.mites.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  4. «Organisation for European Economic Co-operation» archives.eui.eu (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  5. «76,5», Berria, 2014-10-29

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]