Ekonomia digital

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ekonomia digitala, Interneteko ekonomia, ekonomia berria edo Web ekonomia teknologia digitalean oinarritzen den ekonomia da. Gaur egun, ekonomia digitala ekonomia tradizionalarekin korapilatzen joan da, bien arteko ezberdintasunak antzematea zaila bihurtu delarik.

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Terminoa Don Tapscott enpresarioak 1995ean argitaratutako The Digital Economy: Promise and Peril In The Age of Networked Intelligence liburuan eman zen ezagutzera. Ekonomia digitala Internetek negozioak egiten diren modua nola alda dezakeen erakutsi zuen lehenetariko liburua zan zen. Maila internazionalean gehien saldutako liburua bihurtu zen bere argitaratzetik hilabete batera, hainbat “best-sellers” zerrendetan agertuz, New York Times egunkariaren negozio zerrendarekin batera eta seihileko batean “BusinessWeek” zerrendan. BusinessWeek –ek ere “La economía Digital” liburua 1996. urteko alerik salduena izendatu zuen. XXI ko azken hamarkadan Nicholas Negroponte (1995) autonomoen prozesuaren eta bits en prozesuaren arteko antzekotasunari buruzko metafora bat erabili zuen. Honek, antzinakotasunaren desabantailak aipatzen zituen (adib: materia, materialak, garraioa) eta gaur egungoaren abantailak (adib: arintasuna, birtualtasuna, une bateko mugikortasun globala). Ekonomia berri honetan, sare digitalek eta komunikazio azpiegiturek plataforma globala eskaintzen dute, pertsona eta erakundeek estrategia, elkarreragina, komunikatu, elkarlanean aritzeko eta informazio bila biltzeko. Berriki, Ekonomia Digitala Interneten bidez ondasun ez-materialen kostu marjinal nulua aztertzen duen ekonomiaren adar gisa definitua izan da.

Thomas Mesenbourg-en esanetan, Ekonomia Digitalaren 3 osagai nagusi existitzen dira:

  • Negozioen azpiegitura (negozioen euskarrien baliabideei dagokiona: teknologia, hardware, software, telekomunikabideak, pertsonal espezializatua)
  • Negozio elektronikoa (e-Business, aplikazio informatiko edo online plataformen bidez garatutako prozesu enpresarialei dagokio)
  • Merkatu elektronikoa (e-Commerce, komunikabide gisa Interent erabiliz negozio eta salmenta/erosketen sorkuntzari dagokio.

Latino Amerika eta Kariberentzako Ekonomia Batzordeak (CEPAL) Nazio Batuen Erakundeari atxikitako eskualde-organoak, Economia Digital para el cambio entructural y la igualdad testuan, (2013, pp. 9 – 11) ekonomia berriari buruz hitz egitean hurrengoa ezartzen du:

  • Telekomunikazioen azpiegiturez, TIC industriez eta internet bidez erraztutako jarduera ekonomiko eta sozialez, hodeiko konputazioaz, eta sare mugikor, sozialak eta sentsore remotoez osatua dago.
  • Hiru osagai nagusiz osatua dago: banda zabaleko sareen azpiegitura, TIC aplikazioen industria eta azken erabiltzaileak.
  • Sarrera sareen azpiegituren bidez mugatua dago. TIC industriak software eta hardwareen garapena biltzen ditu, negozio modelo eta ezagutza prozesu analitikoez gain. Azkenik, zerbitzu eta aplikazioen erabiltzaileak (pertsonak, enpresak eta gobernuak)

Ekonomia digitaleko gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Don Taoscott (1998, pp. 44-65) ekonomia digitaleko esparruan autore erreferenteak ekonomia berriko hamabi gai ezartzen ditu:

1. Ezagutza. Ekonomia berria ezagutzaren ekonomia da. Hots, informazioa, esperientzia, pertsonen trebakuntza eta abileziak balioa sortzeko garaian funtsezko aldagaiak dira. Kapitalaren jabeak ez du sendotasuna modu esklusiboan baizik eta pertsonaren know-how ean (jakin nola) finkatzen da. Hortik, orain ezagutzaren langileez hitz egiten da.

2. Ekonomia berria digitala da. Honek esan nahi du informazioa modu digitalean aurkitzen dela, bere prozesamendua ordenagailu ekipoez errazten delarik eta denbora errealean transferentziak egitea komunikazio sareen bidez. Zentzu honetan, komunikazio elektronikoentzako kuantikorantz hedatzen ari da argiaren abiaduran.

3. Birtualizazioa. Birtualitateak ez du esperientzia eza esan nahi, sare eta lanaren erabilpena teknologia eta informazioaren bidez baizik. Ideia hauen ordenean, birtuala izateak erlazio sozial, ekonomiko eta politiko modu berri bat adierazten du, birtualitatearen errekonozimendua eta bere balio legala aitortzen duelarik.

4. Molekularizazioa. Antolakuntza korporatiboaren aldaketei egiten dio erreferentzia. Laneko taldeetan zentraturiko konponketei zuzentzeko egitura piramide eta lineal batera zabaltzen da.

5. Integrazioa/interkonexioa sarean. Sareak lan egiteko modu berriak errazten ditu, non jarraitasuna eta komunikazioa iraunkorra den laneko partaide guztien artean. Modu honetan, sinergiak lortzeko eta lan hobeago bat lortzeko gaitasunak hobetzeko talde interdependeteak elkartzen dira.

6. Desintermediazioa. Ekonomia berriak merkataritzako elkartrukeen partaideen arten barreren desagerpena ahalbidetzen du. Alegia, plataforma teknologikoen bidez ekoizle eta kontsumitzaleek komunikazioa zuzena dute.

7. Konbergentzia. Ekonomia digitalean komunikabideen sektorea da nagusiena, hauek, konputazio komunikazio eta edukien konbergentzia produktuak diren. Aipatzekoa da, komunikabideek gaur egun ez direla soilik tradizionalak ( irratia, telebista, prentsa), telekomunikabideak, sare sozialak eta web orrialdeak ere sartzen direla.

8. Berrikuntza. Ekonomia berriaren gidari nagusia berrikuntza da, produktu, sistema, prozesu, marketin eta pertsonen etengabeko berritzeko konpromisoa hartzen duelarik barne. Ekonomia digitalaren dinamikak produktu berrien , tekniken eta interes taldeekin elkar eragiteko moduak barneratzen ditu.

9. Prokontsumitzailea. Konbergentziaren eranskin gisa , prokontsumitzaielaren terminoa ekoizle eta kontsumitzaile/bezeroen arteko eskualdaketarekin erlazionatzen da. Hauek, lehenegoen prozesuan eragiteko indarra du.

10. Berehalakotasuna. Denbora hauen ezaugarrietako bat aldaketen azkartasuna eta planteaturiko beharren berehalako erantzunak sortzea da. Bestalde, globalizazioak eta TIC-ak informazio eta ondasun edota zerbitzuen elkarbanatze erreala ahalbidetzen du.

11. Globalizazioa. Globalizazioa berehalako komunikazioaren eta teknologiaren masifikazioaren ondorioa da, baina baita ere ekonomia berriak eredu globala sakontzen du. Ondorioz, hiri txiki batean ekoitzitako produktu bat, munduko edozein tokitan ezaguna egin daiteke web orrialde bati esker eta merkatu elektroniko baten bidez eskuratua izan.

12. Diskordantzia. Ekonomia digitala ez dago arazoez salbuetsita, informazioari sarrera dutenen eta teknologien artean eta elementu hauetara sarbidea ez dutenen artean ebaki digital bat sortzen da. Modu berean, desberdintasuna sortzen da jakinduria duten eta ez duten pertsonen artean. Aurrekoa, zoritxarrez herrialdeen eta korporazio globalen menderatzeen artean distantzia sortzen du.

Inpaktua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabat onartua dago Ekonomia Digitalaren hazkundeak ekonomia osoan eragin orokor handia duela. Hainbat saiakuntza egin dira sektore tradizionaleko eraginaren handitasuna neurtzeko. Adibidez, Boston Consulting Group ek “cuatro ondas de cambio sobre los bienes de consumo y las ventas al menudeo” ri buruz hitz egiten du. Deloittek hazkunde ahalmen baxua zuten eta ekonomia digitalaren ondorioz“big bang” bat jasan zuten 6 sektore industrial sailkatu zituen. Telstra, telekomunikazio zerbitzuetan liderra den kanpaina australiar batek deskribatzen du lehiakortasun globalagoa eta gogorragoa dela ekonomia Digitalaren ondorioz.

Emaitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esperotako inpaktu handiaren ondorioz, Ekonomia Digitalak sortutako aldaketei erantzuteko modua ari dira aztertzen enpresa tradizionalak. Korporazioentzako, erantzun hauen bateratasuna esentziala da. Erakunde bankarioak tresna digitalak erabiliz berritzen eta automatizatzen saiatzen dira negozioen eredu tradizionala hobetu nahian, bestalde, irabazi asmorik gabeko erakundeak ere sortu dira transakzio monetarioak eskaintzen dituztenak kredituak eta online maileguak emanaz. Gobernuak azpiegituretan inbertitzen ari dira. Adibidez moduan, National Broadband Network enpresa austriarrak 10 urte barru segundoko 1 GB ko abiadura duen banda zabal bat eskaintzeko helburua du hemendik 10 urtera, hau biztanleriaren %93 rentzako eskura egonik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Tapscott, Don (1997). The digital economy : promise and peril in the age of networked intelligence. New York: McGraw-Hill. ISBN 0-07-063342-8.

2. Volver arriba↑ «Don Tapscott Biography». Consultado el 24 de octubre de 2013.

3. Volver arriba↑ Nicholas Negroponte - Bits & Atoms - University of Phoenix

· Archivado el 16 de octubre de 2013 en la Wayback Machine.. Phoenix.edu. Retrieved on 2013-07-23.

4. Volver arriba↑ «Merchant Sharing».

5. Volver arriba↑ Mesenbourg, Thomas L. (2001). «Measuring the Digital Economy». U.S. Bureau of the Census.

6. Volver arriba↑https://web.archive.org/web/20130120141459/http://www.myclouddoor.com/web/documents/The%20New%20Digital%20Economy.pdf

7. ↑ Saltar a:a b http://telstra.com.au/business-enterprise/download/document/business-telstra-deloitte-digital-taking-leadership-in-a-digtal-economy.pdf

8. Volver arriba↑ Digital’s Disruption of Consumer Goods and Retail. bcg.perspectives (2012-11-15). Retrieved on 2013-07-23.

9. Volver arriba↑ Deloitte Australia: Digital disruption - Short fuse, big bang?. Econsultancy (2012-10-22). Retrieved on 2013-07-23.

10. Volver arriba↑ Internet matters: Essays in digital transformation | McKinsey & Company. Mckinsey.com (2013-03-13). Retrieved on 2013-07-23.

11. Volver arriba↑ Welcome to Telefónica Digital. Blog.digital.telefonica.com (2013-07-15). Retrieved on 2013-07-23.

12. Volver arriba↑ Economy is better off with digital disruption. Smh.com.au (2012-07-23). Retrieved on 2013-07-23.

13. Volver arriba↑ Being too late in digital more costly than being too early: Deloitte Telstra joint report. Computerworld (2012-11-30). Retrieved on 2013-07-23.

14. Volver arriba↑ Retail banks to tackle “digital disruption” in 2013. CCR Magazine (2012-11-21). Retrieved on 2013-07-23.

15. Volver arriba↑ What is the NBN? | NBN - National Broadband Network - Australia. NBN. Retrieved on 2013-07-23.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]