Ekonomia zirkular

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ekonomia linealaren eta Ekonomia Zirkular prozesuen arteko desberdinatsunak

Ekonomia zirkularra (ingelesez Circular economy, CE) materialen sarrera nahiz erabili gabeko hondakinak murriztea helburu duen estrategia da, baliabideen fluxu ekonomiko eta ekologikoak itxiz. Baliabideen fluxu fisikoen analisia ekologia industrialaren pentsakera eskolatik dator, honetan materialen fluxu bi motakoa da, elikagai biologikoak, biosferan erasorik gabe birsortzeko diseinatuak, eta elikagai teknikoak, ekoizpen sisteman kalitate handiz zirkulatzeko diseinatuak, baina ez dira biosferara itzultzen.

Ekonomia Zirkularra terminoa indarrez sartu da ingurumen eta jasangarritasun arloko desafioen artean, egungo kontsumo eredu linealari (“hartu, erabili eta bota”) alternatiba planteatzen dion eredu ekonomikoa delako. Ekonomia zirkularrak aldarrikatzen dituen paradigmen artean, produktu, zerbitzu, material eta baliabideen bizi zikloa ixtea dago; ahalik eta denbora gehien mantentzea horiek denak ekonomian eta ahalik eta gehien murriztea hondakinak.

Baliabideen efizientzia maximizatzean oinarritzen den eredu ekonomiko bat da, halako moldez non hazkunde ekonomikoa ez baita egongo lotuta baliabideen kontsumoa handitzeari. Gaur egun, ekoizpenak aurre egin behar die, besteak beste, baliabide eskasiari, lehengaien prezioen gorabeherei eta giza jarduerak sortutako kutsadurari. Ekonomia zirkularrak irtenbide bat eman nahi die arazo horiei denei, ziklo naturaletan oinarritutako ikuspegi batetik, gizarte aktore guztien partaidetzaren bidez: enpresak edo erakundeak, kontsumitzaileak eta legegileak.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

''Ekonomia zirkularra'' hitza lehen aldiz 1980. urtean erabili zen mendebaldeko literaturan, ekonomia eta ingurumenaren arteko interakzioen sistema itxi bat deskribatzeko. Ekonomia zirkularra sistema ez linealen eta sistema bizien atzeraelikaduraren azterlanaren zati bat da. Horren emaitza garrantzitsu bat sistema osagarriak optimizatzeko ideia edo 'neurrira egindako diseinua' ideia da. Ideia orokor gisa, hurbilketa zehatzagoak biltzen ditu,hala nola, biomimesia, ekologia industriala eta ekonomia urdina. Material eta erregai merkeen aroaren amaieran erantzun gisa balioa duen eredu koherenteagoa dela aldarrikatzen dute haren jarraitzaileek.

Iraunkortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intuitiboki, ekonomia zirkularra egungo sistema ekonomiko lineala baino iraunkorragoa dela dirudi. Erabilitako baliabideak, hondakinak eta sortutako jarioak murrizteak baliabideak mantentzen ditu eta ingurumenaren kutsadura murrizten laguntzen du. Hala ere, batzuek argudiatu dute kasu horiek sinplistak direla; sistema horien konplexutasunaz ez ikusiarena egin eta alde batera uzten dituzte izan ditzaketen abantailak.

Esparrua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia zirkularrak espektro zabal bat estal dezake, ikerketaren emaitzek erakusten dutenez, ikertzaileak hainbat arlotan zentratu dira, hala nola, produktu eta zerbitzuetara bideratutako aplikazio industrialetan; esaterako, Ekonomia zirkularraren xehetasunen kudeaketa estrategikoan, besteak beste, berrerabiltzeko aplikazio potentzialak eta hondakinen kudeaketa.

Ekonomia zirkularrak produktu, azpiegitura, ekipamendu eta zerbitzuak barne hartzen ditu, eta industriako sektore guztiei aplikatzen zaie. Baliabide "teknikoak" (metalak, mineralak, baliabide fosilak) eta baliabide "biologikoak" (elikagaiak, zuntzak, egurra, etab.) barne hartzen ditu.[2]

Ekonomia zirkularraren eredu baten adibide bat hau izan daiteke: alokairu-ereduak ezartzea jabetza eremu tradizionaletan (adibidez, elektronika, arropa, altzariak, garraioa). Produktu bera hainbat bezerori alokatzean, fabrikatzaileek unitateko diru-sarrerak handitu ditzakete, eta horrela, diru-sarrerak handitzeko ez dute zertan gehiago produzitu behar. Birziklatzeko ekimenak askotan ekonomia zirkularra bezala deskribatzen dira, eta litekeena da eredu zabalduena izatea.

Eredu linealetik aldenduz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Hartu, fabrikatu eta ezabatu" industria-prozesu linealek eta horien baitan dauden bizimoduak, amaiera duten erreserba erabiltzen dituzte bizitza baliagarri mugatua duten produktuak sortzeko, zabortegietan edo erraustegietan amaitzen direnak. Ikuspegi zirkularrak, aldiz, sistema bizien ideiak hartzen ditu. Bere ustez, gure sistemek organismo gisa funtzionatu behar dute, zikloan atzeraelikatuak izan daitezkeen mantenugaiak prozesatuz, bai biologikoki edota teknikoki.

Gaiaren inguruan asko dakien pertsonetako bat Walter R. Stahel da, arkitektoa, ekonomialaria eta jasangarritasun industrialaren sortzailea. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, ekoizpen-prozesuetarako "Zirkuitu itxi" baten garapenean lan egin zuen Genevako Product-Life Institutuan. Erresuma Batuan, Steve D. Parkerrek hondakinak ikertu zituen Erresuma Batuko nekazaritza-sektorean 1982an, ziklo itxia zuten ekoizpen sistema berriak garatuz.

Negozio eredu zirkularrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linder eta Williander enpresaren arabera, negozio eredu zirkularra "negozio eredu bat da, eta, bertan, balio sortzeko kontzeptu-logika, eskaintza berrien ekoizpenean erabili ondoren, produktuetan atxikitako balio ekonomikoa erabiltzean oinarritzen da"[3].

Mateusz Lewandowskik negozio-eredu zirkularrak diseinatzeko premia horri heltzeko proposamen bat eskaintzen du, eta esparru teoriko baten kontzeptualizazioa aurkezten du: CBMC. CBMCk hamaika eraikuntza-bloke ditu, Osterwalder eta Pigneur kanbetatik egokituak, aldaketa txikiagoko osagai tradizionalak ez ezik, materialaren begiztak eta egokitzapen-faktoreak ere hartzen dituzte.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia zirkularra eredu nagusi gisa ezartzen duten proiektuei sari asko ematen zaizkie:

  • Young Global Leaders (The Circulars): Ekonomia zirkularrean oinarritutako proiektu iraunkorrak kalifikatzen dituen konpainia, horien finantziazioa sendotzeko, prentsaren bidez ezagutarazteko eta bazkide gehiago lortzeko. Dell eta EcoLab adituek babesten dute. [4]
  • Urrezko Mayordomo Saria: kalitateko zigilu bat da, non, enpresa bat jasangarritzat onartzen duen. [5]

Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia zirkularra martxan jartzen duten erakundeak gero eta gehiago dira. Hona hemen adibide batzuk:

  • Europar Batasuna: inplikazio handia jartzen ari dira non batzorde bat sortu duten, ekonomia zirkularrean oinarritutako Europa batera eramango duten ekintzen zerrenda zehazteko.[6]
  • Cotec : irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, non horren helburua berrikuntza sustatzea den, garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa. Cotecek 90 patrono inguru ditu, enpresa pribatuen eta eskualdeko eta tokiko administrazioen artean. Cotec-ek, ekonomia zirkularra sustatzen duen enpresa handienetako bat ordezkatzen du Espainian.[7]

Gainera, eredu horri jarraitzen dioten enpresa handiak daude:

  • Hello traktorea: teknologia mugikorra erabiltzen du, hau da, 250.000 nekazari baino gehiagok traktore-zerbitzuak eskatzen dituzte, haien elikadura-segurtasuna eta diru-sarrerak hobetuz. Gainera, traktoreek M2M teknologiaz hornituta daude (bi makinen artean informazioaren trukaketak ahalbidetzen dituzte), ibilgailuari eta bere eraginkortasunari buruzko informazioa emateko. Traktoreek traktorearen bizitza erabilgarria luzatu eta makinaren kostua izugarri amortizatzea lortzen dute. [8]
  • Applek (Robotics): Liam Appleren iPhone mihiztatzaileak 29 beso ditu eta iPhone akastuna 11 segundotan desegin eta material birziklagarria banatzeko gai da. Orain arte, robot horrekin, Applek 60 milioi euro aurreztu ditu etorkizuneko produktuetarako material berrerabilgarrian, 40 milioi euro inguru. [9]

Hona hemen proiektu desberdin batzuk:

  • Jatetxeetako ohiko karten ordezvukipen-monitore txikiak erabiltzea. Horrela, paper gehiegi kontsumitzea saihestu eta, gainera, erosketa-asmoa handitzea lortzen da, plateraren irudi bat jarrita.[10]
  • Recompute: produktu ekologikoekin sortutako konputagailuak sortzen ditu, fabrikazio-prozesu minimalista eta kartoi birziklatuko materialak erabiltzen ditu.
  • Newlight: airea berotegi efektuko emisioen metanoarekin konbinatzen du material osagarriak sortzeko. Horrela, metano hori arnasten dugun airearen parte izatera pasatzea saihesten da.[11]


Ekonomia zirkularraren Eragina Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko abenduaren 17an, Europako Batzordeak "Manifesto for a Resource Efficient Europe" izeneko dokumentu bat argitaratu zuen. Dokumentu honek dionez ''Baliabideen eta ingurumenaren gaineko presio hazkorrak dituen mundu batean, EBk ez du beste aukerarik ekonomia zirkular eraginkor batera igarotzea baino". [12] Horrez gain, dokumentuak "ekonomiaren baliabideen erabilpenaren eta berreskurapenaren aldaketa sistemikoa" izatearen garrantzia azpimarratzen zuen, lanpostuak bermatzeko eta etorkizunean lehiakortasuna bermatzeko. Ekonomia zirkular baterako bide posibleak ere aipagarriak ziren, eta ekonomia zirkular baterako bide posibleak zirriborratzen zituen, hala nola, enpresa eredu berrietarako aukerak handitzea eta helburu argiak ezartzea.

Europako ikerketari eta berrikuntzari buruzko politika europarrak Europan ekonomia zirkular baterako trantsizioa bultzatzea du helburu, eraldaketa-programa baten aplikazioa definituz eta bultzatuz, bere osotasunean ekonomia eta gizartea ekologikoago bihurtzeko, garapen benetan iraunkorra lortze aldera. Europako ikerketa eta berrikuntza Horizonte 2020 programak finantzatzen ditu, eta mundu osoan parte hartzeko prest dago.[13]

Ekonomia zirkular baterako Europar Batasunaren planak 2018. urteko Ekonomia Zirkularreko Paketearen buru dira. Historikoki, eztabaida politikoa hondakinen kudeaketan zentratu da nagusiki, hau da, zikloaren bigarren zatian. Lehen zatiaz, berriz, oso gutxi hitz egiten da: ekodiseinuaz. Arduradun politikoen eta beste alderdi interesdun batzuen arreta deitzeko, EBko Ecothis kanpainak, ekonomia eta ingurumen arloko ondorioei buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat abiarazi zuen, pakete ekonomiko zirkularrean diseinu ekologikoa ez sartzeak ekar ditzazkeen ondorioz ohartzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Economía circular en la empresa como nuevo modelo de negocio» Cursos de Verano UPV/EHU 2019-03-29 . Noiz kontsultatua: 2019-09-30.
  2. «Towards the Circular Economy» web.archive.org 2013-01-10 . Noiz kontsultatua: 2019-10-02.
  3. Linder, Marcus; Williander, Mats (2015-09-17) «Circular Business Model Innovation: Inherent Uncertainties» Business Strategy and the Environment (2): 182–196 doi:10.1002/bse.1906 ISSN 0964-4733 . Noiz kontsultatua: 2019-09-30.
  4. «The Circular Economy Awards» thecirculars.org . Noiz kontsultatua: 2019-10-01.
  5. (Gaztelaniaz) Mayordomo de Oro | economiacircular.org . Noiz kontsultatua: 2019-10-01.
  6. (Gaztelaniaz) «Hacia una economía circular» Comisión Europea - European Commission . Noiz kontsultatua: 2019-10-03.
  7. (Gaztelaniaz) «COTEC, promovemos la innovación como motor de desarrollo económico y social.» Cotec . Noiz kontsultatua: 2019-10-03.
  8. (Ingelesez) «Hello Tractor Site» Hello Tractor . Noiz kontsultatua: 2019-10-03.
  9. Liam – An Innovation Story . Noiz kontsultatua: 2019-10-03.
  10. (Gaztelaniaz) «Cargadores móviles públicos para Ayuntamientos y transportes públicos» iUrban . Noiz kontsultatua: 2019-10-03.
  11. (Ingelesez) «home» Newlight . Noiz kontsultatua: 2019-10-03.
  12. «European Commission - PRESS RELEASES - Press release - MANIFESTO FOR A RESOURCE-EFFICIENT EUROPE» europa.eu . Noiz kontsultatua: 2019-10-02.
  13. «European Commission - PRESS RELEASES - Press release - Horizon 2020 – the EU's new research and innovation programme» europa.eu . Noiz kontsultatua: 2019-10-01.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]