Ekozona afrotropikala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Afrotropikala

Ekozona afrotropikala Lurrazaleko zortzi ekozona edo erreinu biogeografikoetatik bat da. Hitz hau ekologia, botanika, zoologia eta biogeografian asko erabiltzen da. Lehen Etiopiar ekozona izena zuen.

Ekozona afrotropikalak Saharaz hegoaldeko Afrika, Arabiar penintsulako ekialdea eta hegoaldea, Madagaskar, hegoaldeko Iran, hego-mendebaldeko Pakistan eta mendebaldeko Indiako ozeanoko uharteak hartzen ditu barnean.

Munduko Natura Funtsak bederatzi ekoeskualdetan banatzen ditu ekozona afrotropikala:

  • Sahel eta Sudan
  • Hegoaldeko Arabiako basoak
  • Oihan tropikala
  • Ekialdeko Afrikako belardi eta sabana
  • Ekialdeko Afrikako goi-ordokiak
  • Hegoaldeko Afrikako baso, sabana eta belardiak
  • Hegoaldeko Afrikako basamortuak
  • Lurmutur inguruko eskualdea
  • Madagaskar eta Indiako ozeanoko uharteak

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]