Ekrem İmamoğlu
Ekrem İmamoğlu (Trebisonda, 1970eko ekainaren 4a) Turkiako politikari sozialdemokrata da, 2019ko ekainaren 27tik Istanbulgo alkatea da Cumhuriyet Halk Partis CHP alderdiarekin. 2025eko martxoaren 19n atxilotua izan zen, Erdogan Turkiako presidentearen aurkari baten aurkako maniobra politikoa zirudien operazio batean.[1]
Espetxealdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istanbulgo auzitegi batek behin-behineko espetxealdia ezarri zion Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen aurkari nagusia den Ekrem Imamoglu Istanbulgo alkateari. Protesta oldea izan zen herrialde osoan, Imamogluren atxiloketaren ondorioz. Behin-behineko espetxealdia ustelkeria eta eroskeriarekin lotutako akusazioengatik ezarri zioten epaileek. Bestalde, talde terrorista bati (gerrilla kurdua) ustez laguntzeagatik ez zioten neurririk ezarri. Turkia osoan ehunka mila pertsona manifestatu ziren kaleetan Erdogan presidentearen aurkari bat ezabatzeko epaiketa politiko bat zela aldarrikatuz.[2]