Ekuatore
Itxura
- Artikulu hau geografia paraleloari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ekuador».
Ekuatorea edozein planetaren inguruan dagoen alegiazko lerroa da, Poloetatik distantzia berera: azalera guztia Ipar Hemisferioa eta Hego Hemisferioaren artean banatzen du. Latitudea beti 0º da. Lurreko Ekuatorea 40.075,004 kilometro luze da.
Ekuador Hego Ameriketako estatuari Ekuatoretik datorkio izena (gaztelaniaz, Ecuador), bertan baitago.
Mozten dituen herrialdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrean honako herrialde hauek mozten ditu Ekuatoreak:
- Sao Tome eta Principe
- Gabon
- Kongoko Errepublika
- Kongoko Errepublika Demokratikoa
- Uganda
- Kenya
- Somalia
- Maldivak
- Indonesia
- Kiribati
- Ekuador
- Kolonbia
- Brasil