Ekuo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ekuoak» orritik birbideratua)

Ekuo edo equien lurraldea, Lazioren ekialdean hedatzen zen, sabinar eta hernikoen artean, Aniene ibaiaren goi ibilbidean, Mendi Hernikoetan eta Fuzino lakuaren inguruan, Lazioa eta Abruzoen artean. Biztanleriak, nukleoak osatzen zituen vici (herrixkak) edo oppidatan, altueretan gotortutako tokiak, askotan santutegiak ere bazirenak, antolatuz, non herrixketako biztanleria babesten zen, horretarako beharrik egonez gero. Pagi edo barrutietan ere antolatuak zeuden, vici eta oppida bat edo gehiago hartzen zituena.

Euren hizkuntza, hizkuntza italikoen familiakoa zen, osko-unbriar adarrekoa

Hekuoak, herri gerlaria ziren. Nagusiki, segadekin eraso azkarrekin eta razien bidez borrokatzen zuten. Praeneste okupatzera iritsi ziren, bigarren latindar hiria, Mendi Albanoen ekialdeko adarrera iritsiz. Volskoekin aliatuak, K.a. 431n garaitu zituzten Luzio Kinzio Zintzinatoren agindupeko tropek Algido mendiko guduan (gaur egun Aglioko gaztelua Roca Prioran), non kontsulen armada bat inguratu zuten. Volskoekin batera, erromatarrek, betiereko etsaitzat hartzen zituzten (veteres hostes Romanorum). K.a. 304an, Bigarren Samnitar Gerran garaipena lortu ondoren, Erromak, behin betiko ekuoekin amaitzea erabaki zuen, samnitarren alde egin zutenak gerraren amaiera aldean. Denbora gutxian, Junio Brutok, ekuoen hiri nagusia zen Trebulia Suffenas suntsitu zuen. Lurralde honetan, Alba Fucens eta Carsioli erromatar kolonien sorrerak, ekuoen independentziarekin amaitu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]