Elías Piña
Elías Piña | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
| |||
ISO 3166-2 | DO-07 | ||
Hiriburua | Comendador | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 18° 53′ 00″ N, 71° 42′ 00″ W / 18.8833°N,71.7°WKoordenatuak: 18° 53′ 00″ N, 71° 42′ 00″ W / 18.8833°N,71.7°W | ||
![]() | |||
Demografia |
Elías Piña, lehenago provincia Estrelleta eta provincia San Rafael deitua, Dominikar Errepublikako mendebaldeko probintzia da. 1.426 kilometro koadroko eremua du, eta 63.438 biztanle zituen 2017an.[1] Hiriburua Comendador da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekialdean Haitirekin du muga. Lurraldea goia eta laua da, iparraldean Erdialdeko Mendilerroa eta hegoaldean Neiba mendiak dituela.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Rafael izenarekin sortu zuten 1942an, Benefactor probintziako mendebaldeko parte bat hartuta, Haiti aldeko muga-lurraldeak garatzeko egitarau baten baitan; 1965ean beste izen bat jarri zioten, Estrelleta, eta 1970ean Elías Piña izena eman zioten.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Labore nagusiak artoa, bananak, kafea eta azukre-kanabera dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ República Dominicana en Cifras 2006. Oficina Nacional de Estadística, one.gob.do.