El-Fayumgo erretratuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
El-Fayumgo erretratua "Leuropéenne"

El-Fayumgo erretratuak Egipton egindako artelan oso garrantzitsuak dira. Enkaustika teknikaren bidez egin izan dira eta gaur egun ere, informazio berria ekartzen duten obrak dira. Horregatik, artearen historian garrantzi handia duten obrak dira. Gainera, kontserbazio eta zaharberritzearen ikuspuntutik oso interesgarriak dira, kimikaren ikuspuntuarekin batera.

El-Fayumgo erretratuak: tipologia oso berezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El-Fayumgo erretratuak, Florentziako Museo Arkeologikoa

El Fayumgo Erretratuak Egipton egindako hileta erretratuak dira. Hauek Egipto Erromako probintzia zen bitartean egin ohi ziren, hau da, k.a. I mendetik k.o. III. mendera arte ohikoak egin ziren. El Fayum Kairotik 89km hegoaldera dagoen lekua da eta izen izen hau hartzen dute inguru honetan asko aurkitu zirelako baina beste tokietan ere horrelako erretratuak famatuak egin ziren.

Sarkofagoetan jartzen ziren. Erretratu hauek pertsona oraindik bizirik zegoela margotzen ziren eta hil ondoren sarkofagoetan jartzen ziren. Egiptok hil ondorengo bizitzaren inguruko errito eta sinesmen handiak zituen, izan ere, hiltzerakoan erritu oso zehatzak zituzten, hildakoa hurrengo bizitzara heltzeko arazorik ez izateko. Beraz, Erromaren probintzia izatera pasatzen denean, bi kulturen arteko nahasketa ematen da. Horrela, erretratu hauek lehenengo planoan agertzen dira hilobi-erritu, hil maskararen postua hartuz.[1]

Tipologia hau egiptoarren hil ondorengo bizitzaren inguruko sinesmenekin erlazionatuta sortzen da, hauen hildakoaren gorputzen kontserbazioarekin, bere betiereko bizitzarekin erlazionatuta. Gainera, mundu helenistikoaren ezaugarri eta gaitasun plastikoak batzen dira (Egipton Alexandriako eskolan lantzen zirenak) eta Erromatik eratorritako erretratuekiko joera ere eragin nabaria izango du.

Ezaugarri formalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurretik aipatu den moduan, lehenengoko mendeetan, egiptoar gizartea, kultura desberdinen nahasketa esanguratsua erakusten du. Gauzak horrela, kultura desberdin hauen praktika erlijiosoak integratzen joaten dira. Beraz, esan daiteke pintura greziarra eta enkaustika pinturaren nahasketa bat direla, erromatar errealismo eta Egiptoko hileta errituen nahasketarekin batera.

Greziar pinturatik, erretratu naturalistekiko joera hartu egin zuten, Grezian hain garrantzitsua zen tradizioa bereganatuz. Egiptoko errituetatik, hileta erritu eta momifikazioak garrantzia hartuko du. Kultura honetan, erretratu hauek mirespen edota gurtze objektuak ziren, hildakoaren buruaren gainean jartzen baitzen, eta momia beraren parte kontsideratzen baitzen. Arrazoi honengatik, pertsona bakarra agertzen da erretratu hauetan, eta aurpegia oso ondo ikusten zaie.

Artelanaren funtzioa dela eta, hildakoaren keinu eta hazpegiak ahalik eta hoberen, fideltasun handiz irudikatzen saiatzen ziren, hildakoen "ba" (arimarekin identifikatu daitekeena) identifikagarria izan zedin. Honen erantzule da bere sinpletasuna.

Sinpletasun handia izanda ere, garaiko moden aztarnak ikusten dira, lepoko eta jantzietan adibidez. Horrela, datazioa egon ondoren, emakume eta gizonezkoen orrazkeren eta bitxien (lepoko eta belarritakoen) eboluzioa ikusi egin daiteke erretratu hauei esker. Moden eboluzioaz gain, banakako pertsonen informazioa ere ikusi egin daiteke, lepoko eta jantzien sinbologia aztertuz gero. Emakume baten erretratuan, ilargierdiko lepokoa (lunula izenarekin ezagutzen da) ikusi daiteke, hau Selene jainkosa eta emankortasunarekin erlazionatu egin da.

Obra hauek, bi dimentsioko erretratu zaharrenetarikoak kontsideratu egin dira. [2]

Teknika: Enkaustika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau guztia lortzeko, egur gaineko oholean enkaustika teknika landu zuten, teknikari esker naturalismo ikaragarria lortuz. Enkaustika teknikan erleen argizaria da aglutinatzailea eta hau pigmentuekin nahasten da, bero egonda margotu egiten da. Beraz, pigmentuak aglutinatzaile organikoetan dispertsatutako teknika dela esan daiteke. Behin bukatuta, beste argizari geruza fin bat jartzen zen pintura babesteko eta hau leuntzeko linozko ohial zatiak erabiltzen ziren.[3]

Enkaustika prestatzeko dammar erretxinarekin nahastu ohi zen erleen argizaria. Beste aukera bat parafinarekin nahastea ere izan daiteke. Honek argizaria gogortzea ahalbidetzen du. Pigmentu gutxi gehitzeak lausodurak egitea ahalbidetzen duen teknika da, eta geroz eta pigmentu gehiago gehitu, orduan eta zailagoa da margotzea, oso arin lehortzen delako.

Euskarria: Egurra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarri moduan egur oholak erabiltzen ziren. Gauzak horrela, erretratu asko daude eta hauen inguruko hainbat ikerketa egin dira, erabilitako euskarri eta materialak ezagutzeko. British Museumak 2008. urtean ikerketa bat aurrera eraman zuen. Honetan, 82 erretratutan euskarria identifikatu egin zen, kolekzio desberdinetatik etorritakoak. Gehien errepikatutako egur motak  limondoetatik eratorritako egurrezko euskarria (Europan hazten den egurra hain zuzen) eta fikus edo kautxu-landareetatik eratorritakoko euskarria zeukaten (ikerketa honetan aurkitu zen Egipton hazten zen egur mota bakarra honakoa izan zen).[4]

Kontserbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurraren ezaugarri eta narriaeragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurraren ezaugarrien artean anisotropia dago, hau da, egurra ez da berdin handitzen eta mugitzen modu eta indar berdinen aurrean. Gainera, egurraren plastikotasunari esker, egurrak hezetasuna galtzerakoan jasaten dituen forma aldaketak atzeragarriak dira hasierako hezetasun neurrietara bueltatzen bada.

Beste aldetik, egurraren dentsitateak indar mekanikoen aurrean izango duten erresistentzian eragina izango du. Ezaugarri honekin erlazionatuta gogortasuna aurki dezakegu. Geroz eta gogorragoa izan egurra orduan eta zailagoa izango da hau lantzea.

Azkenik, hezetasuna beste ezaugarri garrantzitsua da. Hezetasun neurria aldatu egiten bada, egurrak mugimenduak jasango ditu bere baitan hezetasun aldaketei egokitzeko. Mugimendu hauek ez dira homogeneoak izango eta honek arazoak suposatu ahal ditu geruza piktorikoan.[5]

Egurrak hainbat zaharkitze faktore izan ohi ditu. Hauetako bat eraso biologikoak dira. Bakteria eta mikroorganismo ugariren erasoak jaso izan ahal ditu, obra arriskuan jarriko dituena. Horrela, kolorea eta ehundura (testura) aldatu dezakete, dentsitatea gutxitu daiteke eta gainera, geruza piktorikoa ahuldu dezake. Hauek hezetasuna, tenperatura eta aireztapen oker baten ondorioz agertu daitezke beste arrazoien artean.

Enkaustikaren ezaugarri eta narriaeragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enkaustikari dagokionez, bi propietate berezi ditu. Alde batetik teknika honen iraunkortasuna dago eta beste aldetik, alderdi naturalak errepresentatzeko ahalmen handia dauka. Honen zergatia argizariaren ezaugarrietan aurkitu daiteke. Horrela, argizaria ia gardena dela eta argiak zeharkatu egiten du. Horrela, erretratu hauetan azala modu bikainean irudikatzen da. Iraunkortasunari dagokionez esan daiteke oso egonkorra dela base moduan, ez da oxidatzen ezta horitzen, esan daiteke argizari naturalak ez duela kolorea batere aldatzen. Gainera denboraren poderioz ez da uzkurtzen, horrela geruza piktorikoaren krakelatzea ekiditen du. Gainera, azidoekiko, ura adibidez, oso iraunkorra da.

Beraz, argi ikusten da tekniko honek berez nahiko egonkorra dela eta arazo handiak ekartzen ez dituela.

Pigmentuen ezaugarri eta narriaeragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berun txuria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, teknika honen azkeneko osagaia pigmentuak dira. Ikerketa desberdinen arabera, erabilitako hainbat pigmentu identifikatzeko aukera izan dute. Hauetako pigmentu bat Berun Txuria da (konposizio kimikoa: (ez-organikoa). Ibayalde izenarekin ere ezagutzen da (lead white ingelesez) eta sintetikoki sortzen da. Hau lortzeko ozpina eta berunak erreakzionatzen dute. Horrela, berunak bero eta CO2 iturri bat behar du erreakzionatu ahal izateko. Hau toxikoa da eta gaur egun ez da erabiltzen. Egonkortasunari dagokionez, argiarekiko erresistentzia handia daukala esan daiteke. Argiak ez du kolore hau degradatzen. Aldiz, H2S arekin kontaktuan degradatu egiten da PbSra degradatuz. Horrela, kolorea ilundu daiteke.[6]

Hezur beltza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur beltza pigmentua

Beste aldetik, kolore beltza lortzeko erabilitako pigmentua Hezur beltza edo marfil beltza bezala ezagutzen den pigmentua erabili izan da orokorrean. Hau tradizionalki materia organikoaren karbonizazioaren ondorioz sortzen den pigmentua da; hau da, airerik gabe hezurraren kiskaltzeaz lortzen da. Karbonoz (%10-20),hidroxiapatitaz (Hidroxipatita mineral bat da, kaltzio fosfato kristalinoa dena (Ca5(PO4)3(OH)) eta kaltzio karbonatoz () osatuta dago.[7] Egonkortasunari dagokionez kimikoki nahiko egonkorra dela esan daiteke. Argiarekiko egonkortasun handia agertzen du eta beste pigmentuekin oso bateragarria da.


Batzuetan hezur beltza zuritu egin da berunak katalizatutako degradazio - prozesuaren ondorioz.

Egiptoar urdina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdin egiptoar pigmentua

Pigmentu urdin moduan urdin egiptoar bezala ezagutzen da eta lehenengo pigmentu sintetikotzat hartzen da. Izen kimikoa kaltzio kobre silikatoa da (calcium copper silicate ingelesez) (CaCuSi4O10 edo CaOCuO(SiO2)4 (calcium copper tetrasilicate)). Erromatarrek Caeruleum bezala ezagutzen zuten, “Azul Cerúleo” gazteleraz. Erromatarren garaitik aurrera honen erabilera murriztuz joan zen, nola sortzen zen ahaztu zen arte.[8] Kolore hau silize, kobre, kare eta alkalien (edozein substantzia zeinak disoluzio urtsuetan ioiak ematen dituena) nahasketa baten bidez egiten da. Kolorea kaltzio kobre tetrasilikatoari (CaCuSi4O10 ) esker sortzen da. Hainbat ikerketei esker, hau lortzeko prozesua zein zen aurkitu egin -dutela dirudi. Honen arabera, kuartzo harea, kobre konposatu bat, kaltzio karbonatua eta alkali kopuru txiki bat berotuz sortzen da 800 eta 1000 °C tan. Honen emaitza Urdin Egiptoarra, karbono dioxidoa eta ur lurruna da.

Cu2CO3(OH)2 + 8 SiO2 + 2 CaCO3 → 2 CaCuSi4O10 + 3 CO2 + H2O

Ikerketei esker esan da honako ehunekoetan nahasten zirela kolore hau sortzeko beharrezkoak diren elementuak: %60-70 Silizea (SiO2), %7-15 Kaltzio oxidoa (CaO) eta %10-20 kobre (II) oxidoa (CuO).

Kolore hau modu puruen agertu dadin, hau da, kuartzo edo kristal gehiegirik ez agertzeko, hauek izan beharko lirateke erabili beharreko ehunekoak: %64 silizea, %15 kaltzio oxidoa eta %21 kobre (II) oxidoa. Gauzak horrela, ikertutako kasu guztietan ez da konposaketa eman. Hau nahita egin izan ahal da, izan ere, alkali gehiago izatean, ehundura latzago eta gogorragoak sortzen dira. Gainera, berotze prozesu honen ondoren, hauts finagoa lortzeko ura gehitzen da eta hau berriz 850 eta 950°C-etan berotzen da beste ordu batez.

Jarosita

Jarosita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolore horia lortzeko, jarosita mineraletik eratorritako pigmentuak erabiltzen zituzten (sulfatoen taldeko minerala). Almagra eta alunbre harria bezala ere ezagutzen da. Potasio sulfato eta burdin hidratatu basiko bat da eta bere formula kimikoa honakoa da: KFe33+(SO4)2(OH)6. Mineral hau burdin sulfuroen oxidazioagatik sortzen dira eta pH azidoko (pH 6tik behera) ura dagoen lekuetan ere aurkitu egin dira. Hau Espainian, Almerian dagoen mineral bat da.

Okre mineralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarositaz gain, hori eta okre koloreak lortzeko, okre mineralak ere erabili izan ziren. Normalena hauek burdin oxidotik eratorritako pigmentuak dira eta askotan buztinarekin nahastu egin izan dira. Hauek lur pigmentu bezala ezagutzen dira eta mota bat baino gehiago daude (oxidoak eta hidroxidoak izan ahal dira adibidez).[9] Beraz, konposaketaren arabera kolore oso desberdinak dituzte. Hauen barruan ere hematite mineraletik abiatutako kolore gorria detektatu da erretratu hauetako batzuetan.

Azkenik, pigmentu hauek nahiko egonkorrak direla esan daiteke. Argia eta hezetasunarekiko egonkorrak izateaz gain, azido eta baseen aurrean ere egonkortasuna erakusten dute.

Otxar tindagaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rubia Tinctorum landarea

Azal kolorea lortzeko, hainbat pigmentu erabiltzen ziren, askotan okrearekin nahastuz. Hauetako bat “Madder” izena hartzen du ingelesez (otsar tindagaia). Pigmentu hau Rubia Tinctorum landaretik ateratzen da eta honek bi tintatzaile organikoz osatuta dago. Alde batetik Alizarina dago  (C14H8O4) (1,2-dihydroxyanthraquinone) eta beste aldetik “Purpurin” 1,2,4-Trihydroxyanthraquinone bezala ezagututako osagaia dago tindatzaile honetan. Hau pigmentu naturalen artean egonkorrenetakoa dela esan daiteke. Honekin batera, arrosa kolore lortzeko, igeltsu mineralatik eratorritako pigmentuarekin nahasten zuten. Hau kaltzio sulfatotik sortutako minerala da eta bere formula kimikoa CaSO4·2H2O da. Hau gaur egun estukoa egiteko erabiltzen da.

Hauek izan dira, beste batzuen artean, ikerketa desberdinen bidez erretratu hauetan identifikatu diren pigmentu batzuk. Gainera, identifikazio lan honi esker, jakin izan da burdin oxidoetatik eratorritako lur koloreak Keos, Greziatik eratorriak zirela, eta berun gorria bezalako koloreak Espainiatik zirela. Gainera aurkitu egin da Egiptoar Urdin kolorearen erabilera ezohikoa, gama kromatikoa handitzeko helburuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martino, Ana María. (PDF) [El_viaje_al_mas_alla_a_traves_de_la_iconografia%20egipcia.pdf El "viaje al más allá" a través de la iconografía de los retratos funerarios del Fayum. ] (Noiz kontsultatua: 24-03-2019).
  2. Kokita, Eri. Retratos de El-Fayum. (Noiz kontsultatua: 18-04-2019).
  3. Baccheschi,eta Maltese, E. eta C.. (2012). Las técnicas artísticas. Madrid: Cátedra ISBN 84-376-0228-9..
  4. Cartwright, Middleton, Caroline, Andrew. (PDF) [technical%20research%20british%20museum.pdf The British Museum Technical Research Bulletin. ] (Noiz kontsultatua: 2019-03-23).
  5. Youssef Ramadan, Yehia. (2005). LOS ICONOS COPTOS DE EGIPTO: ESTUDIO ANALITICO Y TECNICO. ISBN 84-669-2858-8..
  6. González Mendia,Maguregui Olabarria, oscar, Miren Itxaso. (2019). Koloreen Kimika. , 41-44 or. ISBN 2603-8900..
  7. González Mendia ,Maguregui Olabarria, oskar, Miren Itxaso. (2019). Koloreen Kimika. , 44-47 or. ISBN 2603-8900..
  8. Klimczak, Natalia. Nuevas revelaciones sobre los retratos de Fayum: trastornos oculares y antiguas técnicas pictóricas. (Noiz kontsultatua: 25-03-2019).
  9. González Mendia, Oskar; Maguregui Olabarria, Miren Itxaso. (2019). Koloreen Kimika. , 38-41 or. ISBN 2603-8900..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. González Mendia, O. and Maguregui Olabarria, M. (2019). Koloreen Kimika.
  2. Baccheschi, E. and Maltese, C. (2012). Las técnicas artísticas. Madrid: Cátedra.
  3. Cartwright, C. and Middleton, A. (2008). Scientifi c aspects of ancient faces: mummy portraits from Egypt. [ebook] Available at: http://technical%20research%20british%20museum.pdf [Accessed 23 Mar. 2019]
  4. Youssef Ramadan, Y. (2005). LOS ICONOS COPTOS DE EGIPTO: ESTUDIO ANALITICO Y TECNICO. Universidad Complutense de Madrid.
  5. Cuní, J. (1993). CONSIDERACIONES EN TORNO A LA TÉCNICA DE LA ENCÁUSTICA GRECORROMANA. [PDF] Available at: http://464-502-1-PB%20(1).pdf [Accessed 23 Mar. 2019].
  6. El "viaje al más allá" a través de la iconografía de los retratos funerarios del Fayum. (2005). [ebook] Universidad de Rosario. Available at: http://El_viaje_al_mas_alla_a_traves_de_la_iconografia%20egipcia.pdf [Accessed 24 Mar. 2019].
  7. Egiptologia. (2019). Interfaces. Retratos de El Fayum - Amigos de la Egiptología. [online] Available at: https://egiptologia.com/interfaces-retratos-de-el-fayum/ [Accessed 22 Mar. 2019].
  8. Docplayer.es. (2019). MIRADAS DESDE LA ETERNIDAD LOS RETRATOS DEL FAYUM - PDF. [online] Available at: https://docplayer.es/21083057-Miradas-desde-la-eternidad-los-retratos-del-fayum.html [Accessed 24 Mar. 2019].
  9. Ancient Origins España y Latinoamérica. (2019). Nuevas revelaciones sobre los retratos de Fayum: trastornos oculares y antiguas técnicas pictóricas. [online] Available at: https://www.ancient-origins.es/noticias-historia-arqueologia/nuevas-revelaciones-sobre-los-retratos-fayum-trastornos-oculares-antiguas-técnicas-pictóricas-003272 [Accessed 18 Apr. 2019].
  10. Eri, K. (2019). Retratos de El Fayum. [online] Kokita-eri-historiadelarte.blogspot.com. Available at: http://kokita-eri-historiadelarte.blogspot.com/2018/07/retratos-de-el-fayum.html [Accessed 18 Apr. 2019].


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]