El-Kurru

Koordenatuak: 18°24′N 31°46′E / 18.4°N 31.77°E / 18.4; 31.77
Wikipedia, Entziklopedia askea
El-Kurru
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Gebel Barkal and the Sites of the Napatan Region
Kokapena
Herrialdea Sudan
State of SudanIparraldea
Koordenatuak18°24′N 31°46′E / 18.4°N 31.77°E / 18.4; 31.77
Map
Arkitektura
Azalera4,5 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia1073-002
Eskualdea[I]Arabiar Herrialdeak
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

El-Kurru Nubiako herri bat da, Napatako erregeen lehen nekropoliaren ondoan dagoena.

K.a. IX. mendea arte, nubiarrak tumuluetan lurperatzen ziren. Garai honetan, erregeek, euren burua Amaniri (Amon) gomendatzen zioten. Gainera, euren tituluak, Egiptoko faraoien berdinak edo antzekoak izan ziren. Alararen hilobian (K.a. 795-K.a. 760 inguru), egiptoar ikurrak aurkitu dira, baita beste errege batzuen hilobietan ere.

K.a. VIII. mendearen erdialdean, Piankhi erregeak, Egiptokoaren oso antzekoa zen lurperaketa sistema bat ezarri zuen, tumuluak, piramide bihurtuta. Erregeen hilobiak El-Kurrun aurkitu dira, Tanutamanirena barne, K.a. 664tik K.a. 643 arte errege izan zena, bere aurreko errege izan zen Taharqok, Nuriko hilerria inauguratu zuenean, El-Kurrukoa ordezkatu zuena K.a. 664an.

Tanutamaniren piramidea mutur batean dago, Shabakorenaren ondoan. Honen artean erdian espazio bat dagoelarik, Pianjyrena dago, handiena. Kashtarena bigarren dago, Tanutamanirenaren kontrako aldean, lerrokaturiko zortzi piramide eta zenbait eraikin dituen talde batean.

Erreginen hamalau piramideek, zazpi metroko luzera dute albo bakoitzean (erregeen piramideek 10 metro inguru). Ipar-ekialdean, 24 zaldiren hondarrak ere aurkitu dira, ziur aski, Nubiako faraoien borroka gurdienak, baita bi zakur ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]