El Correo
El Correo | |
---|---|
![]() | |
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | ia osoki gaztelaniaz, euskaraz artikuluak eta eranskinak |
Argitaratze lekua | Bilbo![]() |
Formatua | tabloide |
Argitaletxea | Vocento Taldea |
Banaketa | |
Banatze-eremua | ![]() ![]() |
Maiztasuna | Egunero |
Salneurria | Astelehenetik ostiralera: €1,60
Larunbata: €1,90 Igandea: €2,50 |
Historia | |
Ideologia | kontserbadurismoa, liberalismoa, espainiar nazionalismoa, konstituzionalismoa |
Zuzendaria | José Miguel Santamaría |
www.elcorreo.com |
El Correo, lehenago El Correo Español-El Pueblo Vasco deitua, egoitza Bilbon (Bizkaia) duen gaztelaniazko egunkari bat da, Vocento Taldearen jabetzakoa. Eskualdeko hamar edizio ditu, horietatik sei Bizkaian. Hauek dira edizio horien eskualdeak: Bizkaia, Ezkerraldea, Eskuinaldea, Durangaldea, Uribe Kosta, Bilboko itsasadarra, Araba, Miranda Ebro, Gipuzkoa eta Errioxa.[1] Gaztelaniaz gehienbat argitaraturiko egunkaria da, baina euskaraz idatzitako artikuluak eta eranskinak ere baditu.
El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkariaren lehen alea 1938ko apirilaren 13an agertu zen. Bi argitalpenen arteko bat-egite baten emaitza izan zen: El Pueblo Vasco, Gabriel eta Emilio Ybarra de la Revilla anaiak 1910eko maiatzaren 1ean sortutakoa; eta El Correo Español, Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarren Espainiako Falangearen eta Elkarte Tradizionalisten egunkaria.
1970ko belaunalditik, El Correo Euskadi Ta Askatasuna erakunde armatuaren jopuntuan egon zen. Terroristek hedabidearen instalazioen kontra hainbat alditan atentatua egin zuten. 1977an, izan ere, haren zuzendari Javier de Ybarra y Berge bahitu eta hil zuten.
Araban eta Bizkaian ale gehien saltzen duen egunkaria da, merkatuaren % 75 erakartzen baitu. Gipuzkoan, 1947az geroztik El Correoren jabetzakoa da El Diario Vasco egunkaria, herrialde horretan ale gehien saltzen duena.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen alea 1937ko uztailaren 6an argitaratu zen, El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS izenarekin, espainiar falangisten erakunde horrek zuzenduta baitzegoen. Egunkaria inprimatzeko, EAJri desjabetutako Euzkadiren inprimategia erabili zuten hainbat urtez[2]. 1938an, agintaritza frankistak El Pueblo Vasco egunkariarekin batu zuen, eta hala, El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkaria sortu zen. 1945ean El Noticiero Bilbaino egunkaria erosi zuen, Etxebarria eta Bergaretxe burges familien jabetzakoa.
Hasieran mugimendu falangistaren egunkaria zena eskuineko ideologia moderatuagoetara bideratzen joan zen. 1990eko hamarkadan izena aldatu eta El Correo izena hartu zuen. Gaur egun Vocento komunikabide taldearen barneko egunkari nagusia da. Bi erredakzio ditu, bata Bilbon, bestea Gasteizen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Correo», Vocento.com.
- ↑ Cava, María Jesús. La prensa en Bilbao (1937). .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) El Correoren webgunea