El Cuartel Real
| El Cuartel Real | |
|---|---|
| Mota | Egunkaria |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | Gaztelania |
| Argitaratze lekua | Lizarra, Durango, Oñati, Tolosa |
| Kolorea | zuri-beltzean |
| Banaketa | |
| Banatze-eremua | |
| Maiztasuna | egunkaria |
| Historia | |
| Ideologia | Tradizionalismo, karlismo |
| Sortzailea | Pablo Morales (en) |
| Zuzendaria | Ceferino Suárez Bravo |
| Erredaktoreak | Guillermo Estrada, Francisco Martín Melgar |
El Cuartel Real (Errege Kuartela) Karlos Maria Borboi Austria-Estekoa (Karlos VII .a) erregegai karlistaren gobernuaren aldizkari sasiofiziala izan zen, 1873tik 1876ra. Oñatin, Tolosan (Gipuzkoa), Durangon (Bizkaia) eta Lizarran (Nafarroa) argitaratu zen.[1] Egunkariaren mantxeta «euskal probintziak» eta atzerria bereizi ziren.
Historia eta idazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pablo eta Salvador Morales anaiek sortu zuten, eta erredaktore nabarmenetako batzuk Guillermo Estrada, Francisco Martín Melgar eta, zuzendaria, Ceferino Suárez Bravo izan ziren. Gerra-argitalpen gisa hasieran oso irregularra zen. Lehen zenbakia 1873ko abuztuaren 9an plazaratu zen. Laster bi astetan behin plazaratzen zen. 1873ko irailaren 21etik aurrera, Lizarran argitaratu zen, eta 1874ko abuztuaren 29tik aurrera, Tolosan. Gerra amaierarekin egunkaria desagertu zen eta haren bultzatzaileak erbesteratu ziren. [2] Editorea Antonio Pérez Dubrull izan zen.
Don Karlosen leialek Euskal Herriaren eta penintsularen zati txiki bat baino kontrolatzen ez zuten arren, aldizkariak kolaboratzaileen plantilla finkoa zuen; korrespontsalak atzerrian eta Errepublikako edo Alfontso XII .aren gobernuek kontrolatutako Espainiako eremuetan barne aurkitzen ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Wilhelmsen, Alexandra (1995). La formación del pensamiento político del carlismo, 1810-1875. Actak. 421.or.
- ↑ Martínez Cachero, José María (2000). El canto de las sirenas. Oviedoko Unibertsitatea. 514.or. ISBN 84-8317-215-1.
