El Lissitzky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
El Lissitzky
El lissitzky self portrait 1914.jpg
Bizitza
Jaiotza Pochinok1890eko azaroaren 22a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lehen hizkuntza errusiera
Heriotza Mosku1941eko abenduaren 30a (51 urte)
Hobiratze lekua Donskoe Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (tuberkulosia)
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea margolaria, arkitektoa, diseinatzaile grafikoa, argazkilaria, artista eta type designerra
Kidetza Artists Rights Society
Mugimendua Konstruktibismoa
Suprematismoa

El Lissitzky, jaiotza-izenez Lazar Markovitx Lisitski, errusieraz Ла́зарь Ма́ркович Лиси́цкий (Smolensk, Errusia, 1890eko azaroaren 23a - Mosku, Errusia, 1941eko abenduaren 30a) errusiar margolaria, tipografoa eta marrazkilaria izan zen. Arte abstraktuaren aitzindaria izan zen XX. mendearen hasieran.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritza ikasketak egin zituen Alemanian eta 1919an itzuli zen Errusiara, Marc Chagallen eskutik, eta Vitebskeko Arte Eskolan aritu zen irakasle. Han ezagutu zuen Kazimir Malevitx, geometria-formen nagusigoa alor orotan eskatzen zuen artista, eta haren eraginpean hasi zen Lissitzky bere Proun geometria-sailetan. Berebiziko eragina izan zuten lan haiek konstruktibismoaren sorreran.

Moskuko Arte Eskolako irakasle hasi zen 1921ean, baina gobernu sobietarrak arte modernoaren aurka jo zuenean, alde egin zuen. Alemaniara joan eta László Moholy-Nagy artista hungariarrarekin jardun zuen. 1929an Moskura itzuli zen, eta ikerketa berriak egin zituen konstruktibismoaren alorrean. Eragin handia izan zuen Europako mendebaldean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Lissitzky Aldatu lotura Wikidatan