El Nervión (1891ko egunkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau 1891ko egunkariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nervión».
El Nervión
Mota Egunkaria
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1891ko urtarrilaren 25
Azken alea 1936
Hizkuntza Gaztelania
Argitaratze lekua Bilbo
Kolorea zuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua  Euskal Herria
Maiztasuna egunkaria
Historia
Ideologia Kontserbadurismoa, monarkismoa

El Nervión, "Periódico de la tarde" (arratsaldeko egunkaria) lemapean,[1] 1891ko urtarrilaren 25ean Bilbon plazaratutako egunkaria izan zen. Hasieran bost zentimo balio zuen eta lau orrialde zituen. Nahiz eta apolitikoa bezala definitu, ideologikoki kontserbadorea zen, liberal-monarkikoa. Sabino Goikoetxea Etxebarria "Argos" (Bilbo, 1829 - 1901) izan zen sortzailea.

Administrazioa Bilboko Maria Muñoz kalean 10an zegoen. Bere orrialdetan informazio lokala zen nagusi. 1922an, tipografoen greba bat izan zela, apiriletik uztaila arte ez zen agertu. Ondoren, El Nervión y la tarde izena hartu zuen. Denborarekin egunkaria errepublikanismoaren aldeko jarrera hartu zuen. 1937an, frankisten okupazioarekin batera, desagertu zen.[2] Izen berarekin beste aldizkari bat egon zen Bilbon 1856an[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]