Edukira joan

El Pájaro Azul

Wikipedia, Entziklopedia askea
El Pájaro Azul
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaGasteiz

El Pájaro Azul Gasteizko aldizkari abangoardista bat izan zen, 1928 eta 1931 urteen artean argitaratu zena.[1] Nazioarteko mugimendu horrek Araban izan zuen isla nagusia izan zen.[2]

Izenburu osoa El pájaro azul : revista mensual ilustrada zuen. Hasierako zuzendaria Julian Uralde izan zen,[3] eta ostean Emilio Baenak hartu zuen lan hori.[4] Artikulu asko modu anonimoan edo seudonimoz argitaratzen baziren ere,[5] hainbat egilek ere bere izen-abizenez sinatu zuten, hala nola: Felix Agirre,[4] Isaac Puente,[6] Tomás Alfaro Fournier,[7] José María Ciria,[8] Ignacio Abreu,[9] edo Joaquin Lucarini.[10]

Aldizkariak kutsu modernista nabarmena zuen, eta badirudi izenburua Ruben Darioren 1884ko ipuin batetik hartua izan zela.[4]

Bere garaiko giro intelektualean ohikoak ez ziren gaiak ere ukitu zituen, besteak beste Deportivo Alaves futbol taldeari ale bat eskeiniz.[2]

Gasteiztik aparte, aldizkaria Iruñean, Logroñon eta Burgosko kioskoetan ere saldu izan zen.[11]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) alavaadmin. (2024-03-13). «Exponentes de la Narrativa Breve» Álava Medieval / Erdi Aroko Araba (kontsulta data: 2024-12-21).
  2. 1 2 (Gaztelaniaz) Pablo, Santiago de. (2016-12-14). «EL PÁJARO (ALBI)AZUL» El Correo (kontsulta data: 2024-12-21).
  3. ↑ Jaurlaritza, Eusko. (2024). El pájaro azul : revista mensual ilustrada. https://www.euskariana.eus/.[Betiko hautsitako esteka]
  4. 1 2 3 (Gaztelaniaz) agondra. (2023-11-25). «Malabarismos literarios de Félix Aguirre» Microhistoria Alavesa (kontsulta data: 2024-12-21).
  5. ↑ «Hemos llegado a un año de vida» El Pájaro Azul 12: 8..[Betiko hautsitako esteka]
  6. ↑ «Isaac Puente Amestoy | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (kontsulta data: 2024-12-21).
  7. ↑ «Tomás Alfaro Fournier | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (kontsulta data: 2024-12-21).
  8. ↑ (Gaztelaniaz) «Toda la bibliografía sobre Gustavo de Maeztu» Museo Gustavo de Maeztu (kontsulta data: 2024-12-21).
  9. ↑ Abreu, Ignacio. (1926). Aviación. El aeródromo de Vitoria.. http://www.aeroclubvitoria.net/.
  10. ↑ «lucarinijoaquin» www.estelnegre.org (kontsulta data: 2024-12-21).
  11. ↑ «Iragarkiak» El Pájaro Azul 12: 5..[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]