El Polvorín
| El Polvorín | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Karrantza |
| Dimentsioak | 180 ( |
| Garaia | Aurignaciar |
El Polvorín Karrantzan, Kantabriako mugatik gertu, dagoen leizea da. 1943an Ferrerrek Ventalaperra D izenarekin izendatu zuen, eta hego-ekialdera begira Miron mendiaren magalean izen berarekin irekitzen diren haitzulo multzoaren parte da.[1]
El Polvorín, Pico Mirongo kaltzitazkoa horma berean daduen beste kobazulo aztarnadunetatik gertu dago: Ventalaperra E, Ventalaperra eta El Rincón (Ventalaperra A).[2]
Bertan, gutxienez, duela 150.000 urte inguruko 18 giza fosil topatu zituzten arkeologoek, eta, adituen ustez, litekeena da guztiak gizaki bakarrarenak izatea. Emakumezko batenak, seguruenik. «Andere» deitu zuten. Hauek Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak izan zitekeen. Jose Miguel Barandiaranek egin zituen lehen indusketak kobazuloan, 1931n, eta maiz jo zuten bertara ikerlariek eta espeleologoek geroztik. «Andere»n lehen arrastoak, hain zuzen ere, 1983an egindako bilketan batu zituzten, eta 2000. urtean bildutakoak dira beste arrasto batzuk. 2020an hasi zen Asier Gómez Olivencia geologoak gidatutako ikerlari taldea El Polvoríngo aztarnategian bildutako faunaren fosilak aztertzen, eta orduan egin zuten aurkikuntza.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Ruiz Idarraga, Rosa. (1992/93). «La Cueva del Polvorín en Carranza (Bizkaia). Nuevos datos del Auriñaciense típico en la zona cantábrica» Kobie (Bilbo: Bizkaiko Foru Aldundia) (XX).
- ↑ «Ventalaperra A edo Cueva de El Rincón eko haitzulo» Euskadi. Kultura Ondarea.
- ↑ «Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak izan daitezkeenak topatu dituzte Karrantzan» Berria 2024-06-12 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Bizkaiko arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |