El Raval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
El Raval
Ciutat Vella, Bartzelona
Barcelona El Raval 2 (8439859547).jpg
El Raval auzoko irudia.
Administrazioa
Herrialdea  Katalunia
Probintzia Flag of Barcelona (province).svg Bartzelonako probintzia
Hiria Flag of Barcelona.svg Bartzelona
Barrutia Ciutat Vella
Geografia
Koordenatuak 41° 22′ 48″ N, 2° 10′ 07″ E / 41.38°N,2.16861°E / 41.38; 2.16861Koordenatuak: 41° 22′ 48″ N, 2° 10′ 07″ E / 41.38°N,2.16861°E / 41.38; 2.16861
Barcelona Raval.svg
El Raval hemen kokatua: Bartzelona
El Raval
El Raval
Demografia
Biztanleria 47.129 biz (2016)
Bestelako informazioa

El Raval (iraganean Txinatar Auzoa izenaz ezaguna) Kataluniako Bartzelona hiriburuko Ciutat Vella barrutia osatzen duten lau auzoetako bat da. 2005. urtean 46.322 biztanle zituen.

El Raval auzoaren jatorria XIV. mendearen erdialdera Petri IV.a Aragoikoa erregeak etxebizitzaz betetzen hasi zen eremua babestu asmoz harresitutako gerriko berri bat eraikitzea agindu zueneko garaian kokatu behar da. Izatez, eremu hau itxitzeko asmo nagusia hiritarrak elikatzen zituen baratza eremu batetarako sarbidea izatean ere oinarritzen zen.

Itxitura berri honekin aurretik zirkulazio ardatz nagusien alboan eraikitako (Carme kalea, Hospital kalea, Tallers kalea eta Sant Pau kalea) erlijio eta aterpetxe izaerako hainbat eraikin berri ere barne hartzen ziren.

XVI. mendetik aurrera, behin Kontrarreforma ezarri ondoren, auzoa bere luzeran La Rambla pasealekuan zehar hedatu eta erlijio ordenen gogoko kokaleku bilakatu zen. Honela bada, bertan komentu eta serorategi ugari eraiki ziren (Jesusen Konpainiarena Belengo elizaren inguruan, Trinitarioak, Karmelitak...), hauek XIX. mendearen erdialderarte iraun zutelarik, orduan, ein batean Espainiar desamortizazioren ondorioz desagertu, eta La Boqueria eta El Liceu antzokiaren hornigai edo ekipamenduak gordetzeko eremu edo kokaleku aske bilakatu ziren.

Auzotar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: El Raval Aldatu lotura Wikidatan